Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2012/02/03 18:02:47.638 GMT+1

ezetz asmau lehiaketa

Oraingo honetan, Berbetan lehiaketan ezetz asmau atalean Debarroko jokoaren galderak eta erantzunak ematen dizkizuegu. 

1- zer irudikatzen du lauburuak? eguzkiaren mugimendua irudikatzen du.

2- Zer da arrakada? Belarritakoa

3- Gipuzkoatik zenbat Santiago bide igarotzen ziren Erdi Aroan? kostako bidea eta barneko bidea.

Ezetz asmauko irabazlea, Marisol Salamanca da. Zorionak!!! Goza ezazula oparia!

 

Nork: zahar-berri.2012/02/03 18:02:47.638 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/12/30 17:52:13.768 GMT+1

Hurrengo Zaha-Berriko ekintzak

      Astebukaerako ekintzak:

-          Otsailak  19 domeka, Tolosako inauterietara irteera, egun pasa

 

-          Martxoak 17 zapatua , Legorretako Aulia sagardotegira irteera,  arratsaldeko 20:00etan Garibain. Tiketen prezioa 30€, AEDn eta euskaltegian daude salgai.

-          Apirilak  21 zapatua, berba-lagunekin mendi irteera, goiz pasa

-          Maiatzak 18,19  Iparraldera irteera, bi egunetarako ekintza. (hau ez da bakarrik  berba-lagunentzat irteera)

-          Ekainak 2, Mintza eguna

 

Nork: Zahar-Berri.2011/12/30 17:52:13.768 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/12/30 17:31:14.450 GMT+1

Argia dokumentala AED elkartean


Ekintza hau ikasleentzako eta berba-lagunentzako bi ataletan banatu genuen. Lehenengo denek batera AED elkartean “Bidaia intimoak” dokumentala ikusi zuten. Honen harira Josu Tornay katalana etorri zen bere esperientzia kontatzera. Bere esanetan ikasketak bukatu ondoren, Gipuzkoan bukatu zuen lanean eta euskal kulturan lehenengo momentutik sartu zen. Motibazio handiarekin lortu zuen euskara jakitea denbora gutxian. Eta ikasleengan eragitea lortu zuen.


Hemen izandako arrakasta ikusi gero, hurrengo urtean beste Argia dokumental bat emitituko dugu. Ikuskizun honetara denok gonbidatuta zaudete.

Nork: zahar-berri.2011/12/30 17:31:14.450 GMT+1
Etiketak: 11-12-14 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/12/30 16:27:02.866 GMT+1

Udazkeneko perretxiko ikastaroa

Ekintza honetan diapositiben bidez, bi aurkezpen izan genituen bata goizean Jose Manuel Lekuona mikologian adituarekin eta arratsaldean berriz Jose Mari Larrañagarekin perretxikozalearekin.

                                                                                                      Ekintzara honetara guztira 45 bat lagun gerturatu ziren eta ikasleei mikologiari buruz kuriositate handia sortu zitzaien. Honela ikasi zuten onddoen mundua, bizitza nolakoa den, ze mota dauden eta zeintzuk dira pozoitsuak eta zeintzuk jangarriak. Eta etorri zinetenoi geratu al zitzaizuen adituei egiteko galderarik?

Nork: zaharberri.2011/12/30 16:27:02.866 GMT+1
Etiketak: 11 10 26 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/12/27 11:12:51.255 GMT+1

"Ikasturtea afari arrakastatsuarekin hasi dugu"




Nork: zahar-berri.2011/12/27 11:12:51.255 GMT+1
Etiketak: 11-11-18 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/11/02 10:15:09.353 GMT+1

Zahar-Berriko ikasturteko berriko afaria

Ongi etorri Zahar-Berrin parte hartzen duzuen guztioi. Hemen gatoz ikasturteko lehenengo hilabeteko Berbetanarekin,  zuentzako ahalik eta informazio interesgarriena eskainiz. Hilero bezala, asteburuko eta euskaltegiko eta berba-lagunen ekintzen barri emanen dizuegu, baita beste albiste, elkarrizketa, asmakizun eta sorpresa gehiago ere.

Honekin batera gogorazten dizuegu, azaroaren 18an Zahar-Berriko kurtso hasiera afaria egingo dugula. Bertan jende jatorra ezagutzeko parada izango duzue. Anima zaitezte!!! Izena eman dezakezu e-postaz edo telefonoz, azaroaren 9a baino lehen  AEDra deituz.



Jarraian, berbetan jaisteko lotura daukazue:
http://www.box.net/files#/files/0/f/57812012/1/f_1083550308

Nork: zahar- berri.2011/11/02 10:15:09.353 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/10/05 10:27:32.724 GMT+2

udazkeneko irteera


Zahar-Berri egitasmotik urriaren 22an Atauneko San Gregorio auzoan kokatua dagoen Barandiaran museora irteera antolatu dugu. Bertan museoa ikusteaz gain, errota eta zerrategia bisitatzeko aukera ere izango dugu. Ibilbide gidatuak 2 orduko iraupena izango du 10:30ean hasi eta 12:30ean bukatu.

Arrasatetik kotxetan goizeko 9:00etan irtengo gara eta bisita bukatu ondoren gogoa izan ezkero bertako taberna batean hamaiketakoa ere egin dezakegu eta amaitzeko bazkaltzeko etxera bueltatuko gara. Urriaren 10erako zenbat joango garen esan behar dut. Beraz, mesedez erantzun etorriko zareten edo ez jakiteko urriaren 9a baino lehen. Anima zaitez!!!

Nork: zahar berri.2011/10/05 10:27:32.724 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/09/21 11:16:11.441 GMT+2

Zahar-Berrin izen-ematea



“Kalien euskeraz berba egin gure dozu?

badaukazu zer eskaini, badaukazu zer ikasi

 

Sarri, euskara ikasleek, euskaldun berriek, hizkuntza galdua duzuenenok ez daukazue  inguruan ikasitakoa erabiltzeko gunerik edo jenderik aurkitzen; inguru erdalduna daukazuelako, eta egunerokotasunean harreman asko gaztelaniaz dituzuelako. Zahar Berri egitasmoak euskaraz lasai, beldur gabe, lotsa barik berba egiteko guneak sortu nahi ditu. Horretarako, badituzu bide ezberdinik:

 

  • Berba-lagunak: Astean behin elkartzen dira, beraiei komeni zaien ordu eta lekutan. Euskaldun zahar eta berrien arteko tertulia da helburua, azken hauek euskaraz lasai hitz egiteko aukera izatea . Ez da ikasle edo irakasle rolik egongo, bi, hiru, edo lau lagun elkartu eta euskaraz berba egitea nahikoa da.
  • Asteburuetako ekintzak: Urtean zehar ekintza ezberdinak antolatuko dira: Afariak, mendi irteerak, irteera kulturalak,... Hauetara Arrasateko, Bergara eta Aretxabaletako euskaldun zaharrak eta berriak joango gara, giro euskaldun batean ondo pasatzeko helburuarekin.
  • Euskaltegiko ekintzak: hilean behin AEK-ko zein Udal Euskaltegiko ikasleentzako antolatutako ekintzak izan ohi dira. Diapo emanaldiak, ikuskizunak, irteerak, lehiaketak,...

Ikasturte bakoitzean, bi matrikulazio aldi dira: lehena iraila eta urria bitartean eta, urtarrilean bigarrena.

 

Izena emateko zatoz AED-ren bulegora (Pablo Uranga 6 behea) edo eta deitu 943 77 12 28 telefono zenbakira.

 

Informazio gehiagorako:

943 77 12 28

zaharberri@aedelkartea.com

www.goiena.com/blogak/zaharberri


Nork: zahar-berri.2011/09/21 11:16:11.441 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/06/09 11:37:24.354 GMT+2

Ekaineko Berbetan 88



http://www.box.net/files#/files/0/f/57812012/Zahar-Berri_2010-2011

Nork: zahar-berri.2011/06/09 11:37:24.354 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/06/09 11:03:37.809 GMT+2

VI. Mintza eguna Elizondon





Link honetan dauzkazue ekaineko mintza-lagunon jaiko argazkiak:
VI. Mintza Eguna Elizondon: argazkiak labetik atera berri ditugu.

Nork: zahar-berri.2011/06/09 11:03:37.809 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)


Estatistikak