Udaberria heldu da, eta urtero bezala, Mintza Eguna ere gero eta
hurbilago dago. Aurtengoa Santurtzin izango da, eta mintzalagunen jaia
Bizkaiara itzuliko da berriz.
Ekainaren 2koa, gainera, berezia izango da: lehen aldiz,
gurasolagunei egokitutako egitaraua izango dugu, ume eta gurasoek
elkarrekin eta euskaraz jolastu dezaten.
Egitaraua:
-11:00etan: Ongi etorria eta hamaiketakoa Santurtziko Portuan
- 12:00etan: Ibilaldi gidatua
Ume eta gurasoentzako jolasak
- 13:30ean: Mintza bermuta
- 14:30ean: Barkaria Gernika Parkean
- 16:30ean: sari banaketa
- 17:00ean: Euskal erromeria ume eta nagusi
- 20:00etan: Mintza kalejira ume eta nagusi
Eta sorpresa gehiago!
Oharra: Aurten
Arrasateko Marian
Perurena sarituko dute, Zahar-Berri programan egiten duen
lanagatik. Biba zuek!
GURASOLAGUN, EUSKARA PRAKTIKATU NAHI DUTEN FAMILIENTZAKO PLANA
Arrasaten,
orain hamar urte egin genuen guraso-lagunekin saiakera. Bertan guraso euskaldun
barri eta euskaldun zahar hirukote eta laukoteek mintzapraktikan parte hartu
zuten, esperientzia honek eta batez ere azken urteetakoak, Txatxilipurdi eta
AEDrekin elkarlanean, lan ildo berri bat pentsaraztera eman gaituzte. Nola
egokitu haurrak dituzten ama eta aiten egoerara. Garbi dago etxeko hizkuntza
ohiturak zaindu behar ditugula euskararen erabilera bermatzeko, etxekoa izaten
baita, neurri handi batean, ama hizkuntza eta etorkizunean norbanakoaren
erabileran eragingo duena.
Umeak euskaraz, eta zu?
Dakizun euskara erabiltzeko, beste guraso euskaldunak ezagutzeko, hizkuntza
ohiturak aldatzeko… Izan zaitez zeu ere Gurasolaguna!
+ Eskolatik edo zure etxetik hurbil
+ Begiralea zure umea(k) zaintzen
+ Koordinatzaile baten laguntza
Izen
emateko epea:
Apirilaren
27a baino lehen egin dezakezu. Txatxilipurdi edo AED elkartean
Aurten martxoan joan
gara euskaltegietatik eta berba-taldeetatik sagardotegira.
Denok, oso gustura
pasa genuen, bertan, giro alaia sartu
zelako. Urtero lekuz aldatzen dugu, eta oraingoan Legorretan dagoen Aulia sagardotegia
probatu genuen. Hurrengo baterako jakin nahi baduzue, Legorreta herrian bertan
dago eta hain talde handiarentzat toki estu xamarra izan zen.
Bestalde, janaria
eta edateko primerako izan genuen.
Ekintza
hau ikasleentzako eta berba-lagunentzako bi ataletan banatu genuen. Lehenengo denek
batera AED elkartean “Bidaia intimoak” dokumentala ikusi zuten. Honen harira
Josu Tornay katalana etorri zen bere esperientzia kontatzera. Bere esanetan
ikasketak bukatu ondoren, Gipuzkoan bukatu zuen lanean eta euskal kulturan
lehenengo momentutik sartu zen. Motibazio handiarekin lortu zuen euskara jakitea
denbora gutxian. Eta ikasleengan eragitea lortu zuen.
Hemen
izandako arrakasta ikusi gero, hurrengo urtean beste Argia dokumental bat
emitituko dugu. Ikuskizun honetara denok gonbidatuta zaudete.
Ekintza honetan diapositiben
bidez, bi aurkezpen izan genituen bata goizean Jose Manuel Lekuona mikologian
adituarekin eta arratsaldean berriz Jose Mari Larrañagarekin
perretxikozalearekin.
Ekintzara honetara guztira 45 bat lagun
gerturatu ziren eta ikasleei mikologiari buruz kuriositate handia sortu
zitzaien. Honela ikasi zuten onddoen mundua, bizitza nolakoa den, ze mota dauden
eta zeintzuk dira pozoitsuak eta zeintzuk jangarriak. Eta etorri zinetenoi geratu al zitzaizuen adituei egiteko galderarik?