Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

Zertarako baina?

Zertarako baina. Izenburu hori zeraman erantzun gehien jaso zituen nere artikuluak.Zalantzaz betetako une batzuk pasa nituen,ez nekien zergatik egiten nuen hau,eta oraindik ere garbi ez badut ere,badakit ondo sentiarazten nauela,eta hori nahikoa arrazoi bada hau egiteko.

"Barraren atzetik" idazten nuen lehen,jendeari ostalaritzaren beste ikuspegi bat emateko asmotan.Bi arrazoi aurkitu ditut blog hura baztertzeko(beste funtzio bat dut orain blog hark):lehena,oso mugatua sentitzen nintzela.Eta bigarrena,garrantzitsuena,besteentzako idazten nuela,eta blog honi,hau eguneroko bat den heinean,publikatua delaren jakitun izanda ere,eguneroko edo bitakora batek duen funtzio berezkoago bat eman nahi diot.Neretzako idatzi nahi dudala,alegia.Zaila izango zait noski besteentzako ez baina erabat niretzako ere ez diren hitzen arteko oreka hori aurkitzea.Horra,nere erronka berria!

Orain,nolabait esatearren,ispiluzko jazki bat baneraman edo,mundua nigan nola islatzen den ikusteko parada izango duzue noizbehinka,tantaka tantaka,bitakora hau begiztatzeko lana hartzen duzuenok.

Besterik gabe,zabaldu aterkiak.


Estatistikak