Hura,ni,hi....gu!
Joseba Iruretagoiena Irazusta,Asteasun jaio zen 1974ko uztailaren 30ean.Familiako ezbehar baten ondorioz iritsi zen Zarautzera hamalau urte bete berriak zituela.Lizardi Institutuan izena eman eta laugarren asaltoan,alferkeriaren indarra gailendu zitzaion azterketak gainditu beharraren arrazoiari. Kale egin zuela,alegia.
Eta Obaban belarrietatik muskerrak sartzen zituen norbait hura orri artean soilik ezagutu banuen ere,litekeena da jatorri berekoak izanik,ipun hura irakurtzen ari nintzela,oharkabean musker hark liburutik salto egin eta nire buru lelo honetara sartu izana.Bigarren fasea.
Nork esango zian,azkenean korapilo guztiak askatu eta adarretatik heldu ezinean henbilen zezenaz libratu eta zorionerako bidezidor hura topatuko huenik!!!
Oraina da axola zaiguna.