Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/10/14 18:10:50.250 GMT+2

Bi mundu

Amerika hitzak gauza asko biltzen ditu bere baitan,baina Amerikak garai batean suposatzen zuenak eta gaur niri iradokitzen didanak ez dut uste lotura handirik dutenik.Agindutako lurra,etorkizun oparorako hegaldia,bizi-gosea gose biziaren ordezko bihurtzen zen Amerika hartan,ametsak beti betetzen ziren Amerika hartan,bi Amerika bereizten dira nabarmen.Bi Amerika,bi mundu.Amets egiten duen mundu bat eta amets guztiak zapuzten dituen beste mundu bat.

Inmigrazioa emigrazio bilakatu da Hegoamerika eta Ertamerikan.Eta hona datoz abizen euskaldunekin,espainiarrekin nahiz italiarrekin.Eta eskubide osoa dute gainera etortzeko,memoria motza dute hemen askok eta askok.Bizitza bakarra da eta heldu egin behar zaio nola ahala,eta heldulekurik ez bada etxean,bada bilatu egin behar da kanpoan.Beraz,etor bitez aukera ona iruditzen zaien guztiak,etor bitez sartzeko hesirik topatzen ez duten artean.

Ez dakit nondik datorren mundua bitan sailkatzen hori,lehen mundua eta hirugarren mundua.Ez da bigarren mundurik,tartea handiegia da nonbait bigarren mundu bezala izendatzeko.Horregatik da hain zaila hirugarrenetik lehenengora salto egitea,altuegiak dira hesiak.

Nork: joseba.2005/10/14 18:10:50.250 GMT+2
Etiketak: bitakora | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak