Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/10/10 19:58:01.074 GMT+2

Solidaritatea

Gaur bi edo hiru ikusi ditut soilik,baina azken hilabeteotan ikaragarri.Eskumuturreko Livestrong horiez ari naiz.Badirudi minbizia gaixotasun berria dela,ez zela Amstrong azaldu arte gaixotasun horren berririk.Eta batez ere,badirudi orainarte ez zegoela minbiziari laguntzeko inolako erarik txirrindulari hau azaldu arte.Faborez!

Solidaritatea ere modako kontu bilakatu digute.Modan dago ilean kresta eramatea eta modan dago solidaritatea.Ez naiz ni laguntzarik ematen dutenetakoa,ez dut Gobernuz Kanpoko Erakundeengan konfidantza handirik.Negozio hutsa iruditzen zait dena.Eta beharra latza dago,ikaragarria.Begiratu Pakistani egunotan,Ertamerikari edo Afrikari ezarritako hesiei.Garbi dago mundu hau pikutara doala,naturak eskaini zigun abagunearekin kaka zaharra egin dugula,egiten dugula. Gaur National Geographicen dokumental bat ikusi dut,extralurtarren existentziari buruzkoa.Espazio kontuetan xahutzen den xentimo bakoitza baliabide mordo bat zaborretara botatzea bezala iruditzen zait.Etxea kakaz beteta eduki eta balkoira kalera begiratzera ateratzea bezalakoa.

Filme bat ere ikusi dut ordea,arratsaldea ondo baretu didana.Diarios de motocicleta.Ikusita nuen lehen ere,baina gustora ikusten den filma da.Che Guevara gehiago behar ditugu mundu honetan.

Gauez ibaia igerian gurutzatzen duen eszena hori,bere urtebetezea gaixoekin ospatzeko,benetan unkigarria da.

Nork: joseba.2005/10/10 19:58:01.074 GMT+2
Etiketak: bitakora | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak