Heldu zaizkigu gabonak eta ekarri ditu berarekin turroiak eta mazapanak,baita polboroiak ere.Ekarri ditu jostailu,lurrin eta kaba iragarki bonbardaketak.Eta ekarri ditu koloretako bonbillak,zein baino zein forma dotoreagoak osatzen.Guzti hori ez da nobedade,urteroko kontua da eta ondo ohituta gaude.Ez naiz gabonzalea,hipokritak iruditzen zaizkit erabat eta nazka apur bat ere ematen dit argien eta eskaparate atonduen parafernalia horrek.Aurten gauza bat gehitu zaio ordea nere amorruari,Papa Noel lekua kentzen ari zaiola Olentzerori!Ez al dakigu gutxienez gurea mantentzen?Non da Olentzero?Pisu mordo batean,baita eskaparate bat edo bestetan ere,eskalatzen ari den Papa Noel yankee hori ipini dute apaingarri gisa.
Moda kontua izango da hori ere noski,eta ez da erraza saltzen digutena ez erostea.Nahi dutena saltzen bait digute azken finean.Eta pentsatzen dut Papa Noel horien etxetan Horra,horra,gure Olentzero! abestuko dutela.El kolmo.
Hilabetetan Barraren atzetik itxita egon da arrazoi pertsonalengatik.Orain,desanimoari buelta emanda edo,ostalaritza ikuspegitik zer kontatua sentitzen dut ostera eta blogari berriro bizia ematea erabaki dut.Blog erabat tematikoa izango da Barraren atzetik,ostalaritza gai nagusi izatetik gai bakarrera pasatuz.Beraz,gonbidatuta zaudete tabernari baten pentsakera nondik nora doan jakitera.Mila esker aldez aurretik.
Ohar txiki bat
Erantzunak
Mila esker hiri itzultzeagatik
Anjel
Nork: Anjel.2005/12/15 11:47:00.955 GMT+1
Mila esker hiri itzultzeagatik
Anjel
Nork: Anjel.2005/12/15 11:47:14.222 GMT+1
Agian erakuslehioetan edo balkoietatik zintzilik jartzeko Olentzeroak salduko balituzke (Aita Noël-en prezio eta aukera berdinean), jendeak Olentzero gehiago erosiko lituzke.
Nik gabon hauetan Otxarkoagako Azokan txokolatezko Olentzeroak ikusi ditut. Piskanaka Olentzero ere merkataritza estrategian sartu ahala, indar handiagoarekin egingo dio aurre Aita Noël-i.
Nork: Xabi.2006/01/24 03:21:25.813 GMT+1