Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/10/03 12:52:46.992 GMT+2

Xirimiria pantailan

Ez du gaurko eguraldiak xirimiriarekin zerikusi handirik,bapo lo eginak bultzatu nau agian idaztera.Atzo gauean idazteko asmoa nuen,baina loari ezin eutsiz iritsi nintzen etxera eta pantailaren aurrean jartzerainoko pausoak eman banituen ere,alferrikakoa izan zen saiakera.Inspirazioa ez dakit beti berez etorri behar duen zerbait den edo nolabait estimulatu daitekeen.Nik ez dut dohai hori bederen.

Astebete gin dut lanean oporretatik itzuli nintzenetik eta nabaritu dut atseden hartu izana.Gustatzen zait neguko martxa.Gaurkoa ez bezalako eguraldi grisak,errutinaren sosegua,ez bait zaizkit lanean ezustekoak gustatzen,aisialdirako asti gehiago izatea,ez bait dut udan egunkariaz ere gozatzen,erronka berriak jartzea,ez bait dut udan neguan pentsatu baizik egiten.

Eta futbola,nola ez futbola.Zein ederra den futbola ederra denean!Nire anaiari internetetik Maradonari buruzko dokumental bat jaistea otu zitzaion eta atzo gauean horri begira amaitu nuen azkenik.Eta esango balidate buruan almazenatuta ditudan kirol irudietatik bat aukeratzeko,zalantza izpirik gabe Maradonak Mexikoko mundialean Ingalaterrari sartu zion bigarren gol hura aukeratuko nuke.Uste dut orduan maitemindu nintzela futbolaz.Atzo berriro ikusi nuen,hiru edo lau aldiz,eta gutxi balitz,esataria argentinarra zen.Atera kontuak.

Blogari askoren azken artikuluak irakurtzeke ditut oraindik,ez dut astirik izan aste honetan.Lan kontu asko nituen eguneratzekoak.Garai batean,Goienako eta beste zenbait blogez gain,hor zehar topatutako beste zenbaiti ere egiten nien jarraipen txiki bat,honako web orrian esaterako .Batzuk oso onak iruditzen zaizkit,edukinagatik itxuragatik baino gehiago.Dena den,eta ezer berezirik ez badiot ikusten ere,argentinar hizkera kutsakor horretan idatzia egotea ez bada behintzat,Hernan Casciariren bloga da.Artikulu askotan hasieratik jarrarazten dit amaieraraino iristen den irriƱo lelo bat.Quinoren komikiak dakarzkit gogora.

Luzatzen ari zait artikulua eta pena ematen dit.Bai,uste dut aurkitu dudala blogari eman nahi nion tonua.Askotan izango da asko hitzegin eta gutxi esatea,noizbehinka ere gerta liteke alderantziz izatea.

Nork: joseba.2005/10/03 12:52:46.992 GMT+2
Etiketak: bitakora | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Baina desagertzear dagoen espeziea dala uste dot, tamalez. Zirimiripeko egun horiek Bilbon, behintzat, gero eta urriagoak dira. Snif!

Nork: patxi lurra.2005/10/05 10:00:31.622 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak