Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/11/30 00:55:57.242 GMT+1

Zer moduz habil?

Badira hamar bat egun ateri dela,ez dela xirimiririk.Buruan dabilikit zaparrada eta besterik ezin ikusiz nabil.Ez da hil ala bizikoa baina ez dut idatziko nere eguneroko honetan,ez baitit sekreturik gordetzen.Eta ez iezadazue galdetu arren,galdera errezenei ere beldurra hartzen hasia naiz eta.Azkenaldian,zenbat eta galdera errazagoa egiten didaten,zailagoa deritzot bere erantzunari.

Zer moduz habil?Uste dut gehien errepikatzen den galdera dela,eta ez nireganako soilik,orokorrean baizik.Eta galdera honek hainbat aukera eskaintzen ditu erantzuna botatzerako orduan.Lehenik,galdetu dizunari begiratu eta sailkatu egin behar duzu:laguna ala ezaguna,fidagarria edo ez,mutila ala neska(erantzuna alda daiteke horren arabera ere!).Ondoren,beste erabaki bat hartu behar da,alegia,erantzun motza ala luzexeagoa,benetakoa ala txantxazkoa,orijinala edo tipikoa,eta garrantzitsua da baita ere zuk erantzun nahi duzuna edo besteak entzun nahiko lukeena.Eta aukera guzti horiek segundu-erdi batean kontuan izan eta boteprontoan erantzun behar izaten da.

Ez dut inolako ikerketarik egin galdera horren erantzun orijinalenak eta orijinalenak biltzeko,baina izango da lan txotxoloagorik hartu duenik.Hauek entzuten ditut gehien:Ondo,oso orijinala da hau,eta Ondo esan beharko,ez da hau komeni hitzegiteko gogorik ez bada.Beste batzuk:Askok nahi luketena baino hobeto!, Egunetik egunera hobeto!Eta nik gehien atsegin dudana,barregurea sortzen baitit,Ni baino hobeto bizi dena,putakume galanta!!

Enfin,esatera nindoan baietz,ondo nabilela,ondo esan beharko!

Animo!!

Nork: joseba.2005/11/30 00:55:57.242 GMT+1
Etiketak: bitakora | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ondo esan beharko...erantzun hori behin ere ez dut nere hiztegian eduki. Errezagoa eta motxagoa ondo edo oso ondo. Inork ez gaitu ezer esatera behartzen...beno, hik esan dudan bezela, elkarrizketa serio baten hasiera izan daiteke "beharko" horren helburua. Baina batzutan ohizkoa bihurtzen da esaldi hau jende askoren hitzetan eta nere ustez eguneroko eguzki, xirimiri, edo zaparradak gure aldetik horrelako esaldi biktimista baino alaiagoa behar dik.Badirudi, oraingoan badatorrela zaparrada,... eta ze ondo, Iruña tabernan kafesne bero batez, Eva Cassidy entzunaz eta egunkari titularrak trago luzez dastatzen.

Nork: Gorka.2005/11/30 09:05:22.306 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak