Taberna batetik beste baterako bidean topo egin genuen lagun batekin.Lagun horrek hondartzako futbol taldearekin afaria izan zuen nonbait.Dena den,begietako txispaz aparte ez zuen mozkor plantarik.Gurutzatu gara bere ezagun diren neska batzuekin.Esan zezaketen Agur,aupa,zer moduz?,*Hombre,Iñigo! edo halakorik.Ez baina!Bere agurra honakoa izan zen:Animo!*.
Animo? Iñigok berak ere ez zuen ulertu agur xelebre horren zergatia.Gure ondorioa,emakumeak oso ezberdinak dira guregandik.Gizonezkoak baldarragoak gara,baina baita askoz sanoagoak,nobleagoak eta gardenagoak ere.Azken hau batez ere.Animo!To,harrapazak! Zeharka eta atzetik bueltan doakik,asmazak animo agur horren zergatia.
Behin,duela aste pare bat edo,beste lagun batekin jardun nintzen berriketan.Neskalagunarekin elkarbizitzan hasi berria,erdi itota zebilen jada.Nor moldatzen da noren maniatara elkarrekin bizitzen hasten den bikote batean?Hain gara xinpleak gizonezkoak eztabaidak ekidite aldera etsi egiten dugula edozertan.Baina etsitzea bera nahikoa ez eta bere animoa dator ondoren:etsi duzu badakizulako arrazoia dudala!
Eta ustezko ondorio batera iritsi ginen biok:gizonezkook errazago egokitu gintezke bakarrik bizitzera emakumezkoak baino,nahiz eta askoz narratsagoak izan etxeko lanetan.
Hombres!Mejor cerdos que dan jamones! .....
ni contigo ni sin ti
Erantzunak
zer letxe ezan nahiko zian ANIMO horrekin. egia ezan edozein neskan burmuineam zartzia ez dek ezer erraza.zekulako animali diferenteak dituk, nire ikuspuntutik, mutilak baino dexente argiagoak baina bai maltzurragoak ere. neskak suabizantea bezelakoak dituk, lo tienen todo kontzentau, bai ona ta txarra. beraiek ezaten dien bezala nesken etzairik haundiena beste neska bat duk, hor atera kontuak.
ondo pasa gaua.
Nork: enok.2005/11/13 21:33:24.320 GMT+1
K patxa kuadrilla !!!
Gizon-emakume kontu honekin, behin Groucho Marxi zera irakurri nion:
"Conozco a centenares de maridos que serían felices de volver al hogar si no hubiese una esposa esperándoles".
Mucho Groucho. Agurrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrr.
Nork: rote.2005/11/17 09:01:16.790 GMT+1