Leonor jaio da eta ni ile hauekin!! Zaila izango zait oparia aukeratzea zeren oparia derrigorrezkoa da kasu hauetan ez baita egunero gorroi bat jaiotzen barkatu Borboi esan nahi nuen Bourbonaren eragina edo! Ume kotxe bat bai ume kotxe bat ez dute umekotxe bat erosteko dirurik izango eta beno ez jende askori bururatuko zitzaion gauza bera eta izan ere asko gara gizajo horiengan pentsatzen dugunak hain izango da luzea bere etxepeko ilara guztiok opari banarekin edo binarekin edo gehiagorekin! eta arroparen bat edo?zer baina? izan ere hain da handia bere premia hotzik pasa ez dezaten gainera datorkigun negu latz honetan baina noski askok pentsatuko dute gauza bera eta ez da erraza asmatzea orijinala izan behar duk motel pentsa ezak apur bat orijinala orijinala orijinala hain da zaila orijinala izatea ummmmmmmmmm ea ba... ah,bai! badakit,bai badakit,hau etzaio inori bururatuko ziur ja! zaila izango zaio lortzea ez baitu ikasketetarako aukerarik izan eta Brauliok atzo aipatu zidanez bat falta zuela eta ea inoren berri ba ote nuen egokia zena edo,bai horixe bera,lana lortuko diot Feliperi bere alabatxoak deus falta ez dezan langile gogorraren planta bbaitu Felipek,izerdia majo botatakoa omen itxasoan eta jatetxeetan asko ibilia baita eta bai,esperientziaz bapo jositako kurrikuluma du Felipek lanerako edonork emango lioke lana baldin eta langilerik falta balu.Hau bai orijinala,lana Leonorren aitatxorentzat,ziur nago ilusio handia egingo diola!
2005/11/01 15:57:14.214 GMT+1
Leonor
Nork: joseba.2005/11/01 15:57:14.214 GMT+1
Etiketak:
bitakora
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat