Hipokresia ez da baina arrazoi bakarra horiengan ez sinesteko,bere ipuinaren absurdoak ere laguntzen du ez sinesteko.Darwinen eboluzioaren teoria irakatsi izan digute beti eskolan, eta berdin darraitela uste dut,gizadiaren nondik norakoak eta jatorria azaltzeko.Bestalde,eta eskola berean,erlijio klaseak ematen zizkiguten.Hemen,ipuinaren bere bertsioa,fantasiazkoa erabat.Izpirituak ume egiten,zerutik eroritako bi tipo zuhaitz baten ondoan,ur gainean ibiltzeko gai zen beste tipo bat,...Tolkienen Eraztunen jauna atzean geratzen da horren ondoan.Eta gainera,sinetsi egin behar!!Eta ni,nere kabuz,nola kokatu ipuin hori aurreko klasean azaldu diguten teoria horretan?
Historia ofizialak ere baditu bere zuloak ordea.Eta ez nolanahikoak gainera.Gizaki batzuen arrastoetatik kate-mailak osatuz iritsi dira gaur egun garen bezalakoak izatea arrazoitze aldera.Ados.Miloika urtez jarduten dira baina,eta kate-maila ugari azaltzeke daude,eta bakoitzarengandik sor litezken adarrak ere,eta adarren adarrak... Eta dinosaurioak,meteorito erraldoi batek akabatuak denak.Ez dakit,zalantza asko eragiten dizkit Historia den ipuinaren bertsio honek ere.Bi bertsio,zein baino zen manipulatzaileago.
Eta ez al da posible ipuinaren beste bertsiorik egotea?Ez al da posible ipuinaren zenbait atal bederen,irakatsi izan zaizkigunengandik ezberdinak izatea?Zer dakigu Amerikaz?Eta non dago Atlantida?Ilargi bakarra izan al dugu beti?Niri gustatuko litzaidake behintzat beste zerbaitetan sinetsi ahal izatea.Ez dakit,agian,bizi dugun Trumanen showaren antzeko iruzur honetatik kanpo sentituko nintzateke horrela.Ikusiko zenuten Trumanen showa,ezta?
...eta entzun al duzue inoiz Ica-ko harrien berri? Eta zer suposa zezaketen bere marrazkiek? Marrazki horien arabera,dinosaurioak eta gizakia alkarrekin bizitakoak dira.Ipuinaren beste bertsio bat?
Erantzunak
Nork: .2008/04/18 13:35:16.614 GMT+2