Jai eguna amaitzeko era polita gaurkoa,etxera etorri eta blogteka aztertu ea berririk baden,eta perla txiki batekin egin dut topo..Neskarekin afaldu dut Getariako jatetxe batean.Bai,neskarekin itzuli naiz.Bertan hitzegiten aritu gara,nere amona maitearen adinaz,beste gai batzuen artean.Oker ez banabil laurogeitalau beteko ditu abenduaren hamaikan,eta sinatuko genuke askok bere indarra adin horrekin.Ez dute denek gaitasun hori,indar hori,bizi-gogo hori.Bere atxakeak ditu,normala adin horrekin.Eta ez da bakarrik bizi,baina ziur nago zoriontsuago litzatekela bakarrik biziko balitz,aske,garaia baita eta hainbeste eta gehiago merezi baitu.Ez duzue uste?
2005/10/25 00:36:29.688 GMT+2
Nork: joseba.2005/10/25 00:36:29.688 GMT+2
Etiketak:
bitakora
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat