Bai,gaur hasten da iragana,iragana eta geroa.Nere blogaren Big Banga eta eboluzioa,teoriarik gabeko eboluzioa.Suposatzen dut,aurrerantzean euriak bitakora hau ekarriko didala gogora,gaur horixe gertatu zait.Oraindik labean gratinatzen nuen estreina,Xirimiritik ondo pasatzen den euriak bultzatu du.Azken finean,bera da blog honen jainkosa.
Erabakita nuen nere bloga izango zenaren izaera,izenik ez nion topatzen baina.Ez izen egokirik bederen.Gustokorik.Egun batez,beti bezala aterkirik gabe irtenda,ez bait zuen gogoz ari euria,nere helmugara blai eginda iritsi nintzen arte.Eta momentuan ez baina iluntzean pasa zitzaidan burutik,halakoxea nahi nikek izatea neretzat blogaren eragina,tantaka tantaka nere deskargak egin eta horrek dakarkidan arinduaz blai geratzea.
Idatzi artikulu bat