Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/02/17 14:06:39.665 GMT+1

denbora

Ateri egon da nere bloga aspaldian.Izango zen zer kontaturik,beti izaten da,baina alferkeriak jota nabil.Boladaka funtzionatzen dut nik gauza guztiekin.Bolada bat neraman interneten xakeari engantxatuta,orain beste bolada bat daramat irakurketari emanda eta ez dakit orain blogaren txanda ote datorren.Justu antzean ibiltzen naiz denbora librearekin eta ez dut gogorik izaten gauza ezberdin asko egiteko.Eta denbora libre gehiago dudanean ere ez zait gustatzen dena betetzea.Ezer ez egitea ere zerbait egitea baita niretzat.Azkar omen doa denbora,ba nere ustez,azkar doa zerbait egiten ari garenean,eta nola ez dakigun ezer egin gabe egoten derrigor joan behar azkar.Esaten diotenean norbaiti goiza libre izaten dudala orain,arratsalderarte ez bainaiz sartzen lanera aurreko astetik,erantzuna hauxe izaten da:eta zer egiten duk?

Enfin,luzatzen ari naiz,hau denbora galtzea!

Nork: joseba.2006/02/17 14:06:39.665 GMT+1
Etiketak: bitakora | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2005/12/28 15:19:50.187 GMT+1

Eguraldiaz

img_dic_28_2005_25_41

img_dic_28_2005_26_02

Ez dakit,arraroa egiten zait.Ulergarria izango da,baina nik ez dudanez jasaten,arraroa egiten zait.Eguraldiak jendearen animoan duen eraginaz ari naiz.Arraroa suertatzen zait nola oraindik ere batzuk,nahiz bizitza osoan zehar hemen bizi izan diren,ezin onartuz dabiltzan gure klima.Egia da hotza ez dela paseorako lagun aproposa,ez eta euria ere,eta are gutxiago haize bortitza.Zer esanik ez hirurak bat egiten dutenean

Zelako giro kaskarra!Ezin da ezer egin!,horra askoren hitzak eguraldi txarrarekiko.Ez da ba niretzat eguraldi txarrik,ez jai dudanean behintzat.Giro bakoitzari egokitzen diot plan bat.Euria eta hotza?Hor dago zinema,hor daude jatetxeak eta hor dago etxeko sofa ere bere DVDarekin.Sentsazio ederra da benetan etxean goxo-goxo egotea,kalean zenbat eta giro txarragoa egin,are goxoago.Oker al nabil?Eguzkia dela?Hondartzatik paseotxo bat eta ederto!

Ukaezina da udaberriko lehen egun eguzkitsuek jendearen humorean duten eragina,hoberako noski.Nik uste dut aldaketaren eragina dela,grisetik urdinera aldatu izana,besterik ez.Eguzkia bizia izango da,baina eta urteko egun guztiak eguzkitsuak balira?Orduan denok euri-zai.

Denok izango gara eritzi berdin edo berdintsukoak,baina gaiak aipamen bat merezi zuela iruditu zait.

Nork: joseba.2005/12/28 15:19:50.187 GMT+1
Etiketak: bitakora | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2005/12/15 00:25:27.545 GMT+1

Papa Noel

Heldu zaizkigu gabonak eta ekarri ditu berarekin turroiak eta mazapanak,baita polboroiak ere.Ekarri ditu jostailu,lurrin eta kaba iragarki bonbardaketak.Eta ekarri ditu koloretako bonbillak,zein baino zein forma dotoreagoak osatzen.Guzti hori ez da nobedade,urteroko kontua da eta ondo ohituta gaude.Ez naiz gabonzalea,hipokritak iruditzen zaizkit erabat eta nazka apur bat ere ematen dit argien eta eskaparate atonduen parafernalia horrek.Aurten gauza bat gehitu zaio ordea nere amorruari,Papa Noel lekua kentzen ari zaiola Olentzerori!Ez al dakigu gutxienez gurea mantentzen?Non da Olentzero?Pisu mordo batean,baita eskaparate bat edo bestetan ere,eskalatzen ari den Papa Noel yankee hori ipini dute apaingarri gisa.

Moda kontua izango da hori ere noski,eta ez da erraza saltzen digutena ez erostea.Nahi dutena saltzen bait digute azken finean.Eta pentsatzen dut Papa Noel horien etxetan Horra,horra,gure Olentzero! abestuko dutela.El kolmo.

Hilabetetan Barraren atzetik itxita egon da arrazoi pertsonalengatik.Orain,desanimoari buelta emanda edo,ostalaritza ikuspegitik zer kontatua sentitzen dut ostera eta blogari berriro bizia ematea erabaki dut.Blog erabat tematikoa izango da Barraren atzetik,ostalaritza gai nagusi izatetik gai bakarrera pasatuz.Beraz,gonbidatuta zaudete tabernari baten pentsakera nondik nora doan jakitera.Mila esker aldez aurretik.

Ohar txiki bat

Nork: joseba.2005/12/15 00:25:27.545 GMT+1
Etiketak: bitakora | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

2005/12/04 16:11:29.736 GMT+1

Bost zirujau

Bost zirujau elkartu dira:

Neretzat,operatzeko gaixorik errazenak kontableak dituk.Ireki eta barrua zenbakiz ondo ordenatuta daukate.

Ba neretzat ez.Neretzat onenak elektrizistak dituk,barruan organo guztiak kableak bezala koloreka kodifikatuak bait dizkiate.

Neretzat berriz,gaixorik errazenak operatzeko liburutegiko langileak dituk.Barrua ireki eta dena alfabetikoki ordenatuta zagok.

Eta laugarrenak,neretzat onenak mekanikariak dituk,hauek aldatu beharrezko organo guztien ordezkoak barruan gordetzen dizkiate.

Eta bostgarrenak orduan!Oker zaudete guztiok.Operatzeko gaixorik onenak PPko politikariak dituk.Ez diate bihotzik,ez sabelik,ezta arraultzarik ere.Eta gainera ipurdia eta burua elkarrekin trukagarriak dituk!

Nork: joseba.2005/12/04 16:11:29.736 GMT+1
Etiketak: bitakora | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2005/12/03 01:40:04.676 GMT+1

Bikotearen xoxak

Herrian modan dagoen taberna batera joan gara afaltzera bi lagun.Bikote kontuez jardun gara batipat eta ezagun baten kasua izan da mintzagai.Ezaguna mutila da.Eta kasua,kasua sarri samar entzun duguna.Baten alde edo besteraen alde.Nire belarrientzat baten alde bestearen alde baino gehiago.Eta erosi du batek pisua,eta maitemindu da,eta hasi dira elkarbizitzan.Eta asko maite zaitut,zurekin egon nahi nuke hil artean,ezkon gaitezen biok......ezkon gaitezen biok edo jar dezagun etxebizitza bion izenean bederen!

Esan dio familiak ezetz mutilari,ez dezala halakorik egin arren!Maitasuna maitasun dela gerora jakiten dela,pasioa maitasunez mozorrotzen omen da bitarte hartan.Bada ez.Jarri du morroskoak etxebizitza bien izenean.Braulio,banadu egin nahi diat!Ez nauk zoriontsu hirekin!Blaust!Jausi zaizkio hitzak halako batean.

Emagaldu alena!

Eta to!Oparitxo bat lagunarentzat:maitasuna hitz hutsa bilakatu da eta hitzak haizeak eramaten ditu.Eta to!Etxebizitzaren mailegua bikoiztua,Juan Tamarizen karta joku bat balitz edo!Emaiok buelta orain!

Eta holakoetan bakarrik pentsatu ohi dugu bizitza konplikatzeak ez duela merezi.Mito batzuk ito egiten dira bere baitan,betirako maitasuna kasu.Nik horretan sinisteari aspaldi utzi nion,maitasuna erosotasun bihur zitekeela jakin nuenetik hain zuzen.

Nork: joseba.2005/12/03 01:40:04.676 GMT+1
Etiketak: bitakora | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2005/11/30 00:55:57.242 GMT+1

Zer moduz habil?

Badira hamar bat egun ateri dela,ez dela xirimiririk.Buruan dabilikit zaparrada eta besterik ezin ikusiz nabil.Ez da hil ala bizikoa baina ez dut idatziko nere eguneroko honetan,ez baitit sekreturik gordetzen.Eta ez iezadazue galdetu arren,galdera errezenei ere beldurra hartzen hasia naiz eta.Azkenaldian,zenbat eta galdera errazagoa egiten didaten,zailagoa deritzot bere erantzunari.

Zer moduz habil?Uste dut gehien errepikatzen den galdera dela,eta ez nireganako soilik,orokorrean baizik.Eta galdera honek hainbat aukera eskaintzen ditu erantzuna botatzerako orduan.Lehenik,galdetu dizunari begiratu eta sailkatu egin behar duzu:laguna ala ezaguna,fidagarria edo ez,mutila ala neska(erantzuna alda daiteke horren arabera ere!).Ondoren,beste erabaki bat hartu behar da,alegia,erantzun motza ala luzexeagoa,benetakoa ala txantxazkoa,orijinala edo tipikoa,eta garrantzitsua da baita ere zuk erantzun nahi duzuna edo besteak entzun nahiko lukeena.Eta aukera guzti horiek segundu-erdi batean kontuan izan eta boteprontoan erantzun behar izaten da.

Ez dut inolako ikerketarik egin galdera horren erantzun orijinalenak eta orijinalenak biltzeko,baina izango da lan txotxoloagorik hartu duenik.Hauek entzuten ditut gehien:Ondo,oso orijinala da hau,eta Ondo esan beharko,ez da hau komeni hitzegiteko gogorik ez bada.Beste batzuk:Askok nahi luketena baino hobeto!, Egunetik egunera hobeto!Eta nik gehien atsegin dudana,barregurea sortzen baitit,Ni baino hobeto bizi dena,putakume galanta!!

Enfin,esatera nindoan baietz,ondo nabilela,ondo esan beharko!

Animo!!

Nork: joseba.2005/11/30 00:55:57.242 GMT+1
Etiketak: bitakora | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2005/11/20 03:04:13.185 GMT+1

Bertsoporra

Euskal Herriko bertsolari txapelketa dela eta,porra ezohiko eta orijinal bat egingo dut tabernan.Lagun batek proposatuta,finalera iristen diren zortziren azken sailkapena asmatzeko erronka izango dute parte hartzen dutenek(dugunok).Azken sailkapenera gehien hurrerartzen denak irabaziko du porra.Partehartzea eta sariak erabakitzeke daude oraindik,beti ere partehartzaile kopuruaren araberako kontuak baitira horiek.Laster nobedadeak,adi egon!

Bertsozaletasunari beste ate bat zabaldu asmoz edo,zalantzan nabil bertsoblog bat sortu ala ez.Animatuta nabil.Bertan bertsoren bat edo beste osatuko nuke nik baina nire asmoa zibergaijartzaile papera hartzekoa litzateke.Izango duzue honen berri ere.

Ea inspirazioa portatzen zaidan...

Nork: joseba.2005/11/20 03:04:13.185 GMT+1
Etiketak: bitakora | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2005/11/13 16:55:24.914 GMT+1

Animo!

Taberna batetik beste baterako bidean topo egin genuen lagun batekin.Lagun horrek hondartzako futbol taldearekin afaria izan zuen nonbait.Dena den,begietako txispaz aparte ez zuen mozkor plantarik.Gurutzatu gara bere ezagun diren neska batzuekin.Esan zezaketen Agur,aupa,zer moduz?,*Hombre,Iñigo! edo halakorik.Ez baina!Bere agurra honakoa izan zen:Animo!*.

Animo? Iñigok berak ere ez zuen ulertu agur xelebre horren zergatia.Gure ondorioa,emakumeak oso ezberdinak dira guregandik.Gizonezkoak baldarragoak gara,baina baita askoz sanoagoak,nobleagoak eta gardenagoak ere.Azken hau batez ere.Animo!To,harrapazak! Zeharka eta atzetik bueltan doakik,asmazak animo agur horren zergatia.

Behin,duela aste pare bat edo,beste lagun batekin jardun nintzen berriketan.Neskalagunarekin elkarbizitzan hasi berria,erdi itota zebilen jada.Nor moldatzen da noren maniatara elkarrekin bizitzen hasten den bikote batean?Hain gara xinpleak gizonezkoak eztabaidak ekidite aldera etsi egiten dugula edozertan.Baina etsitzea bera nahikoa ez eta bere animoa dator ondoren:etsi duzu badakizulako arrazoia dudala!

Eta ustezko ondorio batera iritsi ginen biok:gizonezkook errazago egokitu gintezke bakarrik bizitzera emakumezkoak baino,nahiz eta askoz narratsagoak izan etxeko lanetan.

Hombres!Mejor cerdos que dan jamones! .....

ni contigo ni sin ti

Nork: joseba.2005/11/13 16:55:24.914 GMT+1
Etiketak: bitakora | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2005/11/12 04:08:12.407 GMT+1

Laboa eta batzuk

Mito.Goreneko maila.Nere lagun Asier Serranorekin hizketan jardun nintzen.Bera idazle eta musikari izanik,bere ikuspuntua zaila zitzaidan onartzen,eta berari zaila nirea.Ez omen da gaur egun abesti mitikorik sortzen diskaetxeek ez dutelako halakorik nahi.Ez da egungo joera.Gaur egun taldeak suziriak behar dute izan,goraino igo eta agur.

Ez nago ni horren ziur.Ez dut uste jeinuak jeinu direnik bere garaian kanpaia bete betean jo zutelako.Ez dut sinesten eta ez dut sinetsi nahi.Laboa bakarra izan liteke,eta izango da,eta errespetu guztiz Ken 7 suziri bat da Laboaren alboan eta suziri bat da euskal musikaren historian,Sorotan Bele izan zen bezala.Mitoak guk eraikitzen ditugu edo beraiek eraikitzen dira bere kabuz?Denetarik dago.Batzuk jeinuak bait dira eta besteak jeinu egiten ditugu.

Eta ez da guztia abesti batzuetara murrizten,jeinuen sormena amaiezina da,beste askorena berriz,oso mugatua.Eta errespetu guztiz,gaur egun inoiz baino euskal musika talde gehiago daude,eta inoiz baino zabor gehiago dago.Kitarra gogor eta ahots zakarrek estaltzen dute sentsibilitate eta kultura gabezia.Eta esango dute denborak aldatuz doazela,aldatuz joanen direla,eta egokitu egin behar dela forma berrietara,baliabiderik gabeko pertsonen hitzak dira denak.

Ez da beste Mikelik izango,ez eta beste Benitorik edo beste Ruperrik ere.Beste Ken 7 asko izango da baina,eta izan bitez!Ez ditzatela baina gogoak eta sormen ahalmena nahastu!

Nork: joseba.2005/11/12 04:08:12.407 GMT+1
Etiketak: bitakora | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2005/11/11 00:55:11.731 GMT+1

Lehen tantak

Marjinatuen iraultza ,horrelaxe deitzen diote Frantzian gertatzen ari denari.Badirudi Hollywoodeko filme baten izenburua dela.Eta zinemako izenburu horren atzean albistea bera dator.Azken finean,pobreziaren altxamendu txiki bat besterik ez dela iruditzen zait,etorriko den zaparradaren lehen tantak.Hobe esanda,etorri behar denaren lehen tantak.Zeren,albistearen arabera,autoen jabeak dira biktimak.Ez dut nik horrela pentsatzen.Biktimak beraiek dira,beraiek eta sistema kapitalista nazkagarri honen mende gauden guztiok.

Eta jendeak esaten du:Normala da horrelakoak pasatzea.Kanpotar asko ari dira sartzen eta ez dago guztiontzako!!".

Egon,badago.

Nork: joseba.2005/11/11 00:55:11.731 GMT+1
Etiketak: bitakora | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)


Estatistikak