Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/02/28 11:19:54.146 GMT+1

Logela minimalistagoak

Gaur egun logela askotako altzariak zuri, beltz edo teka kolorez  lakatuak daude. Horren ohitura handia dago. Altzari kopuru txikia sartzen da logeletan.



Ohe-oinarri baxuak


Oheei dagokionez, tendentzia da altura oso txikiko ohe-oinarri baxuak egiteko. Horren aldean, baina, oheburuak ehunekin, kristalekin edota serigrafiekin apaintzen dituzte. Eta horren ondoan egon ohi diren gau-mahaiak gero eta txikiagoak izan ohi dira; are gehiago, batzuetan alde bietako gau-mahaiak tamaina desberdinekoak izan ohi dira.



Armairuak


Armairuei dagokionez, aspaldian kristalezko asko saltzen da. Askotan kristal serigrafiatuak izan ohi dira edota koloretakoak. Horrez gain, perfiletan aluminioa jarri ohi da. Joera handia dago armairuak horman sartzeko; eta hori bai, armairu horiek lurretik sabairainokoak izan ohi dira. 


Nork: Ugarte.2008/02/28 11:19:54.146 GMT+1
Etiketak: logelak minimalista | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak