
Egongelek logelek baino kutsu serioagoa daukate oraindik. Hala ere, gero eta elementu bereizgarri gehiago batzen dizkiete saltzaileek eta bezeroek. Teka, intxaurrondo beltza, wenge, grisa edota lakatu zuria zein beltza dira gaur egun altzarietan gehien erabiltzen diren koloreak.
Kolorea gehitzen pixkanaka
Poliki-poliki, egongeletan kolorea gehitzen hasi dira bezeroak, oraindik nagusitu ez badira ere. Horien artean joera da kristalezko armairuetan kolorea edo serigrafiak sartzea.

Altzarietan, gillotina sistemakoak gero eta gehiago saltzen dituzte; hau da, goitik beherako gidaridunak (korredera).
Eskulekuak erdi-ezkutatuta
Bezeroek ahalik eta altzari leunagoak gura dituzte, eta ez dute eskulekurik ikusi gura, horregatik azken hori erdi-ezkutatuta egoten da.

Telebista, berriz, armairu barruan sartzen dute; eta jira egiten duen panel baten kokatuta egoten da.
Idatzi artikulu bat