2008/04/09 11:28:00.014 GMT+2

Egongelek logelek baino kutsu serioagoa daukate oraindik. Hala ere, gero eta elementu bereizgarri gehiago batzen dizkiete saltzaileek eta bezeroek. Teka, intxaurrondo beltza, wenge, grisa edota lakatu zuria zein beltza dira gaur egun altzarietan gehien erabiltzen diren koloreak.
Kolorea gehitzen pixkanaka
Poliki-poliki, egongeletan kolorea gehitzen hasi dira bezeroak, oraindik nagusitu ez badira ere. Horien artean joera da kristalezko armairuetan kolorea edo serigrafiak sartzea.

Altzarietan, gillotina sistemakoak gero eta gehiago saltzen dituzte; hau da, goitik beherako gidaridunak (korredera).
Eskulekuak erdi-ezkutatuta
Bezeroek ahalik eta altzari leunagoak gura dituzte, eta ez dute eskulekurik ikusi gura, horregatik azken hori erdi-ezkutatuta egoten da.

Telebista, berriz, armairu barruan sartzen dute; eta jira egiten duen panel baten kokatuta egoten da.
Nork: usoa.2008/04/09 11:28:00.014 GMT+2
Etiketak:
egongela
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/02/28 11:19:54.146 GMT+1
Gaur egun logela askotako altzariak zuri, beltz edo teka kolorez lakatuak daude. Horren ohitura handia dago. Altzari kopuru txikia sartzen da logeletan.

Ohe-oinarri baxuak
Oheei dagokionez, tendentzia da altura oso txikiko ohe-oinarri baxuak egiteko. Horren aldean, baina, oheburuak ehunekin, kristalekin edota serigrafiekin apaintzen dituzte. Eta horren ondoan egon ohi diren gau-mahaiak gero eta txikiagoak izan ohi dira; are gehiago, batzuetan alde bietako gau-mahaiak tamaina desberdinekoak izan ohi dira.

Armairuak
Armairuei dagokionez, aspaldian kristalezko asko saltzen da. Askotan kristal serigrafiatuak izan ohi dira edota koloretakoak. Horrez gain, perfiletan aluminioa jarri ohi da. Joera handia dago armairuak horman sartzeko; eta hori bai, armairu horiek lurretik sabairainokoak izan ohi dira.
Nork: Ugarte.2008/02/28 11:19:54.146 GMT+1
Etiketak:
logelak
minimalista
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/10/19 12:41:27.997 GMT+2
Nagusiki egurrezko altzariak egiten ditugu, gure aroztegi eta erakustokietan mota guztietako altzariak aurkituko dituzu, moderno, landa edo baserri girokoak, klasikoak … Katalogoetan aurkituko dituzun altzariez gain guztiz pertsonalizatutako altzariak ere egiten ditugu, baita horma armairuak ere.
Created with Admarket's flickrSLiDR.
Nork: ugarte.2007/10/19 12:41:27.997 GMT+2
Etiketak:
altzariak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/10/09 15:16:23.367 GMT+2
Leihoendako egurrezko tapak saltzen ditugu, egurrezkoak izan arren kolore eta mota ezberdinetakoak aurkitu ahal izango dituzu, euskal ikur zein beste irudi batzuekin izango dituzu aukeragai.
Leihoak ere saltzen ditugu, egurrezkoak nagusiki, baita mixtoak ere, hau da alde batetik aluminioa eta bestetik egurra, bi aurpegietako leihoak dira.


Nork: ugarte.2007/10/09 15:16:23.367 GMT+2
Etiketak:
tapak
leihoak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/09/24 15:30:04.524 GMT+2
Tailer eta erakustokia: San Juan Industrialdea, 1 A módulo 6, Apdo.14, 20570 Bergara (Gipuzkoa) Tel:943765491 Fax: 943760804
Ugarte, tailerra eta erakustokia map - Tagzania
Denda: Ikerleku, 20570 Bergara (Gipuzkoa) Tel: 943034630, Fax: 943034630
Tagzania: tz_Fy5DGypPV6uCDmWA9IL20
e-posta: ugartearoztegia@terra.es
Nork: ugarte.2007/09/24 15:30:04.524 GMT+2
Etiketak:
kokapena
non
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/09/24 15:29:09.989 GMT+2
Denda
Astelehenetik ostiralera- Goizez 10:00-1:00
- Arratsaldez 4:00-8:00
LarunbatetanTailerra eta erakustokia
Astelehenetik ostiralera - Goizez 8:00-12:30
- Arratsaldez 2:30-8:00
Aurrez deituz gero larunbatetan ere zabaltzeko prest.
Nork: ugarte.2007/09/24 15:29:09.989 GMT+2
Etiketak:
ordutegia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/09/24 15:28:11.524 GMT+2
Enpresa Kalitatearen Garapenerako Elkarteak ziurtatu egiten du Ugarte Aroztegiak hartutako K21 Kalitatearen (1.maila) ziurtapen sistema egokia dela.
K21 Kalitatea (1.maila) ereduaren eskakizunetara egokitzen baita. Eredu hori ekoizpenean, instalazioan eta saldu ondoko zerbitzuen kalitatea ziurtatzeko da.
Nork: ugarte.2007/09/24 15:28:11.524 GMT+2
Etiketak:
k21_ziurtagiria
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/09/24 15:27:21.760 GMT+2
Koltxoiak eta somierrak ere baditugu, ohea erabat osatuta eraman dezazun etxera, baita ohe jantziak ere.

Nork: ugarte.2007/09/24 15:27:21.760 GMT+2
Etiketak:
koltxoi
somier
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/09/24 15:22:51.312 GMT+2
Material guztietako tarima eta tarima flotanteak, egurrezkoak zein beste material batzutakoak.
Nork: ugarte.2007/09/24 15:22:51.312 GMT+2
Etiketak:
lurzoruak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/09/24 15:20:24.736 GMT+2
Neurrira egindako horma armairuak. Zure beharretara erabat egokituko diren armairuak egingo dizkizugu.
Nork: ugarte.2007/09/24 15:20:24.736 GMT+2
Etiketak:
horma_armairuak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Hurrengoak