Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/07/26 10:51:53.237 GMT+2

ZORIONTASUNAREN GAKOAK

Pasa zen Utzailak 4an Fernan Salmurri Psikologoa egon zan EHUko udako ikastarotan hizketan, eta benetan gauza interesgarriak esan zituen, BERRIA-n irakurri nuenaren arabera:

Gizon honen ustetan, berez gertatzen ez dien baina gertatzen ari diela uste dugun gauzekin sufritzen dugu gizakiok; pentsamendu txarrekin alegia. Gure sentimenduen esklabu izaten jarraitzen dugu, eta sentimentu horiek ezin ditugu aldatu arrazonamendu bidez.

Betiko erreflexioa: zertarako gaude hemen? jende gehienak erantzuten duenaren arabera, zoriontsu izateko eta gure buruakin ondo sentitzeko. Baina, nola neurtu gure zoriontasuna? hau da, orain urtebete baino zoriontsu gara, edo ez?

Gizon honek gauza kurioso bat aipatzen du: ZORIONTASUNAREN INDIZEA. Bere arabera, hilero reflexio txiki bat egitea komeni da, eta 1tik 10ra puntuatu ondorengo gaiak:

  • Autoestima. - Portaeren autokontrola. - Emozioen autokontrola. - Pentsaera. - Gainontzekoekin izandako harremanak.

irtetzen zaiguna zati bost eginda, horra zoriontasunaren indizea! ta hilero kalkulu hau egin ezkero, konparatzen joan gaitezke... kuriosoa behintzat bada, erabilgarria iruditzen zaizue? hori bakotxak ikusi bieko dau...

Beti bere arabera, 45 eta 50 urtekoen artean, indize hau 9 inguruan ibiltzen da; 40-45 urtekoen artean, 8, eta horrela, 5 urtez puntu bat kendu... orduan zer, 20 urtekoak ez die zoriontsu? bueno, behintzat prespektiba onak dauzkau etorkizunerako!

Zoriontsuako izateko: sentitzen duguna pentsatzen dugunaren araberakoa da, eta pentsatzen duguna ikasten eta praktikatzen dugunaren araberakoa. Zoriontasunaren etsaiak presioa ta antsietatea ei dira. Pentsamenduakin praktikatzeko dio beraz; esnatzean pentsamendu onak euki egunakiko, ta bete daitezkeen helburuak jarri (ta gero betetzen saiatu, noski!). Hau bai autoestima ta zoriontasun indizea igotzeko errezeta. Animo!

Nork: ugane.2006/07/26 10:51:53.237 GMT+2
Etiketak: egunerokoak erik eta uxue | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/07/05 08:03:43.464 GMT+2

Ze eguraldi egingo duen hobeto jakiteko...

Oraingo honetan Jaimek pasa didan web orrialde hontaz abixatuko zaituztet; ze eguraldi egingo duen jakiteko balio du, ta daukan bentaja handietako bat zera da, predikzioa 6 orduro egiten duela astebeteko eperarte:

eguraldia jakiteko

Ikusten duzunez web gunean sartzerakoan goiko aldean dago menu bat fondo grisarekin. Hortxe kokatu Niederschlag (euria) lerroan eta joan klik egiten zenbakietan. Zenbaki bakoitzean sartzen zaretenean maparen gainean eskuinean jartzen du, adibidez: Valid: Mon, 26JUN2006 06Z. Atal honetan ikusiko duzue asteko eguna eta Z ondoan doan zenbakiari ordua aurreikuspena dagokio. Ikusiko duzuenez aurreikuspena 6 orduz eskaintzen dute. 9 eguneko aurreikuspena nahi baduzue lerro berean (Niederschlag) bukaeran jartzen du 9-Panel, hemen klik egin 9 mapa batera eskainiko dizue. Kontutan hartu aurreikuspena egiten dutela aldaketak etengabe eskainiz mapetan. Hala ere, lehenengo lau egunetan asmatzen dute nahiko ondo. Badaezpada ere momentuz aintzat hartu asteazken artekoa,…jakinez eguraldia azkar aldatzeko aukera handiagoa dela udan neguan baino (hala diote behintzat).

Interpretazio dagokionean, oro har, berdea da lainotua eta/edo euri fina (xirimiria), urdin argia euria etengabe edo zaparradak tarteka, urdin ilunak adierazten du tarte euritsua zaparrada indartsuekin, eta morea euri jasak (batzutan kolore honekin ere adierazten da gurean ezagutzen den “gota fría” fenomenoa). Hoberena da joatea ikusten zuen interpretazio irizpideak zorrozteko.

Eguraldiaren gorabeheretan sakondu nahi izanez gero, aipatutako panel grisean era berean tenperaturak, aizea, e.a. eskaintzen dituzte.

Ea ba zerbaiterako balio dotzuen!

Nork: ugane.2006/07/05 08:03:43.464 GMT+2
Etiketak: informazioa erik eta uxue | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/06/22 13:22:25.014 GMT+2

Azkenean, Gorka ta Alaitzen ezkontzako argazkiak!

img_jun_22_2006_29_30

img_jun_22_2006_29_49

img_jun_22_2006_30_42

img_jun_22_2006_30_53

img_jun_22_2006_30_55

img_jun_22_2006_31_08

img_jun_22_2006_31_27

img_jun_22_2006_31_44

img_jun_22_2006_31_57

img_jun_22_2006_31_58

img_jun_22_2006_32_14

img_jun_22_2006_32_28

img_jun_22_2006_32_40

Nork: ugane.2006/06/22 13:22:25.014 GMT+2
Etiketak: erik eta uxue bizitza soziala | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2006/06/22 12:54:18.006 GMT+2

Annie-ra joan gineneko argazkiak

img_jun_22_2006_14_42

img_jun_22_2006_16_00

img_jun_22_2006_16_27

img_jun_22_2006_16_37

img_jun_22_2006_16_58

Nork: ugane.2006/06/22 12:54:18.006 GMT+2
Etiketak: mendia erik eta uxue | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/06/18 21:00:50.527 GMT+2

Auñamendi-ra mendi irteera

Asteburu honetan Izaban egon gare, Hondarribiko lagun talde batekin batera; ta Olatz, Leire ta ni umezain geratzen giñen bitartian, taldeko besteek (Esti barne) Auñamendi igo dabe gaur.

Atzo egin zauien lehen saiakera, baina denbora oso txarra egin zauenez, ez ziren kotxetik irten be in. Gaur, baina, jun ta in! ez da txarra, Estin lehen bimillakua urte ta pikun! (Erik, zenbat lan emon dozun...).

Argazki batzuk jarrikoittut laster (Jaimengandik jaso bezain pronto!).

Nork: ugane.2006/06/18 21:00:50.527 GMT+2
Etiketak: informazioa erik eta uxue | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2006/06/09 08:54:50.269 GMT+2

Euskal idatzien haztarnak Iruña de Oka-n

Erik haurtzaindegian uztera nindoala entzun dot berria irratian: Iruña de Oka-ko haztarnategian euskaraz idatziriko haztarna batzuk topatu dituzte; berauek 3. mendekoak dira! Hau bai berri ona! Euskaldunak garai hartan hemendik zebiltzala ez da dudarik baina... ze informazio emango dosku honek Erromatarrekin zeuken kontaktu motari buruz? haztarna hauek Euskaldun basatien irudia aldatuko ote dabe??

Nork: ugane.2006/06/09 08:54:50.269 GMT+2
Etiketak: egunerokoak erik eta uxue | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/06/04 13:48:46.241 GMT+2

Gorka Etxabe ezkondu jaku!

Ekainak 3, sapatua; eguardia. Gorka ta Alaitz Azatzako elizan ezkondu ziren.

ostean, Zelaizabalera joan ginen gonbidatu guztiok, ta parranda ederra bota genuen!

Argazkiak hurrengo egunetan jarriko ditut blog-ean.

Nork: ugane.2006/06/04 13:48:46.241 GMT+2
Etiketak: informazioa erik eta uxue | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2006/05/22

"Txirritaren Homenaldia" Mendi Ibilaldia

img_may_31_2006_19_37

Igaratzako belardia, Pardarri atzean

Igaratzako belardia, Pardarri atzean

Pasa den domekan, Oargi Mendi Taldeak organizauta, Txirritaren mendi ibilaldia izan zan; bertan parte hartu gendun guztiok eguraldi egokia euki gendun Aralarren zehar buelta politta emateko. Amezketan goizeko bost t'erdietan inoiz baino anbiente hobea zauen; bakotxari tokatzen jakun txartela hartu ostian, seirak pasa ta segiduan mendian Joxe ta biok hasi ginen. Artubi, Uakorri, Aldaon, Hirumugarrieta, Ttutturre... eta Aralarko belardi luziak, ibiltzeko egokixenak. Ze alfonbra goxua! Putterrira goietzela Goio Atxabaltarrakin elkartu ginen, aspaldiko partez; Igaratzan bost minutu geratu ostean, Pardarri, Ganbo, Ganbo txiki, beste belardi haundi haundi bat, ta Manex ta Itxaso aurkitu genituen Txindoki puntako kontrolean; hori bai pazientzia, gu guztiok pasau artian horko aixiak aguantetako! Ta eskumako belauna zaintzeko xuabe xuabe bajau ostian, Amezketa barriro! Beratzi ordutan 45 kilometro pasa genituen, ederra bueltia.

Egixa esan, horrelako bueltetara pixkat prestatuta joan ezkero, asko disfrutatzen da ibilaldiaz, konpañiaz eta elkartzen zaren beste jende guztixaz!

Nork: ugane.2006/05/22
Etiketak: mendia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/05/19

IRITSI DA MOMENTUA

Iker, Esti, Erik jaioberria ta Añamari hospitaletik irtetzen

Iker, Esti, Erik jaioberria ta Añamari hospitaletik irtetzen

Iritsi da momentua, horrelako gauzekin jolasteko denbora dudanez blog berri bat egitea pentsatu dut. Eguneroko gauzak idatziko ditut hemen; gertaerak, berriak, bitxikeriak, etabar. Idazten hasita, momentuan bururatzen jatena gutxi gora behera. Gorantziak IBAN ARANZABALentzat, Estatu Batuetan bizi den anai horrentzat. Noiz ikusiko zaitugu berriz gure artean??

Iker, Esti, Erik jaioberria ta Añamari residentziatik irtetzen

Iker, Esti, Erik jaioberria ta Añamari residentziatik irtetzen

Ez dut oraingoz artikulua luzatuko.

Nork: ugane.2006/05/19
Etiketak: erik eta uxue | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)


Estatistikak