Daily Peloton egunkariak zerrenda bat osatu du, nortzuk izango diren lehen hamarrak aurtengo Tourrean. Sailkapen horretan euskaldun bakarra agertzen da, Iban Mayo, zortzigarren. Hona hemen hurrenkera: 1. Lance Armstrong.
- Jan Ullrich.
- Levi Leipheimer.
- Santiago Botero.
- Alexandre Vinocourov.
- Floyd Landis.
- Ivan Basso.
- Iban Mayo.
- Cadel Evans.
- Michael Rogers.
Kazetariarentzat, Tour honetan enigmarik handiena Iban Mayo da. Buruan omen du arratiarrak arazorik handiena: gauzak txarto joanez gero, morala gal lezake, nahiz eta hankak ondo ibili. Kontrara, ondo iritsiz gero mendira, sekulakoak eta bost egin litzake, eta etapak irabazi.
Iban Mayo, enigma
Kazetariaren arabera, aurten Mayo sasoiko iritsiko da Frantziako Itzulira, eta kasu horretan, moralez ondo badabil, etapa bat irabaz lezake. Hala ere, nekez berreskuratuko du erlojuaren kontra galduko omen duen minutu mordoa.
Erantzunak
Nork egin du zerrenda hori?
Ameriketako Estatu Batuarrek egindako zerrenda da Daily pelotonek egindakoa. Hamarretik hiru estatu batuarrak dira eta ez dut uste Floyd Landis eta Levi Leipheimer Tourra irabazteko moduan izango direnik. Zerrenda horretan Andreas Kloeden falta da. Non dago Mancebo? Azken urteotan espainiarra beti izan da onenen artean.
Nork: Gorka Etxabe.2005/06/30 15:17:39.407 GMT+2
Zerrenda amerikarrek egin dute, bai, baina ez du esaten Landisek eta Leipheimerrek Tourra irabaziko dutenik. Eta Iban Mayori dagokionez, kontua da iaz askoz ere gorago agertzen zela itzulia hasi aurreko kinieletan, baita irabazle moduan ere, batean edo bestean. Aurten, berriz, presio gutxiago izango du bere gain.
Nork: Azken putza.2005/06/30 23:26:44.735 GMT+2
Iban Mayo aurtengo tourrean podiuneam egongoda ziur, oso preparazio ona egindu tourrera begira.
Nork: gandarias.2005/07/02 09:12:55.921 GMT+2