Munduko txirrindulari onenak Tourrean izango dira datorren zapatutik aurrera eta, horien artean izango ditugu 16 euskaldun. Tourra berezia da ziklista, entrenatzaile, zale eta hedabideentzat, berezko erakargarritasuna sortzen du eta horrexegatik lasterketak irauten duen bitartean blog honetan iritziak, kronikak eta albisteak jasotzeko aukera izango duzue.
Txirrindularitza adituak eta ziklista profesionalek emango dute iritzia egunero. Ni neuk ere egunero idatziko dut etaparen kronika eta iritziak ere irakurri ahal izango dira. Lasterketan parte hartzen ari diren ziklista euskaldunak ere protagonista izango dira.
Aditu eta txirrindularien iritziak
Kolaboratzaile sarea ere ez da edonolakoa izango eta horri guztiari gehituko diogu hedabideek eta antolatzaileek letour eskaintzen duten informazioa. Ongi etorri Tourrera.
Kolaboratzaileak
Idatzi artikulu bat