Kastako txirrindulariak bihurtzen dute Tourra handi. Aipatutako bi txirrindulariei ezaugarri hori falta zaiela ezin daiteke esan. Gaurko etapa esprinterren koto pribatua izaten da, baina Vinokourov horren kontra joanez, azken etapa irabazi du. Armstrong amerikarrak bestalde zazpigarren Tourra irabazi du jarraian. Txapela kentzeko txirrindularia da Planon jaiotakoa eta inork ezin dio meritua ukatu. Izandako gaixotasuna dela eta, hartzen dituen medikamentuen eraginez irabazten duela esaten du batek baino gehiagok, baina sekretua ez dago hor.
Linda bere amarekin hazi da Lance eta oso gertuan duen emakumea da hau. Bere aita ez zuen ezagutu eta aitaordekoekin hazi zen gaztea zenean. Hortik datorkio Armstrong abizena. Txirrindularitzan hasieratik oso erasokorra izan zen, garrasika alde egiten zuen pelotoitik. Horrela, 1993 urtean 23 urterekin munduko txapelketa irabazi zuen Oslon. Txirrindulari egoskorra, errespetu gabekoa eta inor baino hobea zela uste zuen. Hala ere, 1996 urtean inoiz esperoko ez zuen berri bat jaso zuen: barrabiletan kantzerra zuen. Gainera, biriki eta burmuinera ere igo zitzaion eta hiltzeko zorian egon zen. Bere bizitzako etaparik zailena izan zuen orduan: kantzerraren kontrakoa. Denborarekin gainditu egin zuen eta hortik aurrerakoa historia izan da, txirrindularitzako historia; izan ere, zazpi Tour irabazi duen lehenengo txirrindularia izan da. Seguru lortutako zazpi garaipenen bezain besteko arro dagoela Lance Armstrong Foundation elkarteagatik. Ondo segi bizimodu berrian!
Erantzunak
Duda izpirik gabe Tourreko historian zehar izan den txirrindularirik hoberenak agur esan zigun atzo. Batzurentzat maitatua, beste batzurentzat gorrotatua, inork ezin du ukatu txirrindularitzan hutsune handi bat utziko duela. Bere zikloa bukatu da eta datorren urtean badirudi Tourrak azken urte hauetan izan duen "aspergarritasuna" emozioan bihurtu daitekeela, askok eta askok aspalditik desiatzen genuena.
Egia da Armstrong harro joan daitekeela: 7 Tour (inork lortu ez zuena eta etorkizunean ia ezinezkoa bihurtu daitekeen balentria), inork garaitu ez izana, fama, eta, batez ere, Kantzer bati aurre egin ostean lortutakoak. Borondatez, lan eginez eta bizitzaren aspektu asko sakrifikatuz helburuak lortu daitezkeela erakutsi digu.
Hala ere, meriturik kendu nahi gabe baina, txapeldun bat ez da bakarrik lorpenetan oinarritzen, eta zentzu honetan Armstronek ez dit beste txapeldun batzuen sentsazio onik utzi. Pertsonalki, esaterako, azken urte hauetan ezagutu dudan kirolaririk gorrotagarriena izan da. Inoiz ez dut ezagutu bere pertsonarekiko horrenbeste harrotasunik, prentsarekin hain erlazio txarrik, eta mendeku bila ibili izan den txirrindularirik. Adibiderik nahi izanez gero, hor ditugu berak esandakoak, Simeoniri iaz egindakoa...
Guzti hau bere korritzeko eran ikusten da, bere arerioekin konplizitatea bilatu ordez hauek suntsitzen saiatu da, ez du ezer ere besteentzako utzi, nahiz eta honek garrantzi gehiegi ez izan. Hemen zaleek dute garrantzia, ez dezagun ahaztu kirol hau zaleei esker bizi dela, eta zentzu hortan Lancek ez du zalegoan irudi ona utzi. Gogora datorkit gure txapeldun handia izan zen Miguel Indurainen garaia, nola 1996, seigarren Tourraren bila zihoanean Hautacamera joan ginen; han zegoen zalego guztiak, frantsesak barne, Indurain maite zuen (ez dut ahaztuko "Allez Virenque e Indurain" irakur genezakeen pankarta ikaragarri hura). Seguru Indurain Armstrong baino txapeldunago sentitzen dela, nahiz eta azken honek Tourrean errekord guztiak hautsi. Maitatua sentitzea delako, nire ustetan, edozein lorpenen gainetik izkutatzen den benetako saria.
Nork: aitzorrotz.2005/07/25 22:56:17.148 GMT+2