Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/07/20 11:10:26.333 GMT+2

Asteburuko jendetzaren ondoren Aubisquen giro jatorragoa

Motor batek zale bat harrapatu zuen

Motor batek zale bat harrapatu zuen

Domekan Saint Laryn izan nintzen eta euskal txirrindularitza zale asko ikusi nituen, jatorrak eta txirrindularitza maite dutenak gehienak. Beste asko, berriz, mozkorzale direla esango nuke eta inondik inora txirrindularizale. Haien helburua da lagunekin mozkortzea, ez zaie inporta non; izan daiteke Laredoko hondartzan edo Pirinioetako mendateetan. Eta txarrena da gehienek kamiseta laranja eta ikurriƱa daramatela eskuetan. Horrek amorrua ematen dit ez dutelako euskal zaleen benetakoo izaera erakusten. Saint Laryn espezie horretako asko zegoen, tartean Oskar Santos famatua, Bilboko beiragilea. Nire mutur aurretik igaro zen dozena bat alditan Athleticeko ereserkiarekin bueltaka. Ereserkia Realarena izanda ere berdin, edo Eusko gudariak...gauza bera pentsatuko nuke. Askok jakin beharko lukete zenbat kalte egiten diguten gainerako zaleei. Jendetzarekin harrotzen direnak, hazi egiten direnak hobe dute etxean geratzea.

Aubisquen giro askoz jatorragoa zegoen

Txirrindularitza zale asko zegoen atzo Aubisquen, lagun taldeak, familiak, autokarabanan joandakoak, bidai antolatuetan gerturatutakoak, ikusi genituen arrasatearrak, aretxabaletarrak eta beste zenbait tokitakoak. Mozkorzalerik ez zegoen eta alde ederra. Inork ez luke esango atzo euskal zaleak ez direla munduko onenak. Aubisque mendate polita da, Laruns herritik 17 kilometro igo behar izan zituzten txirrindulariek eta igoera guztian aurkitu genituen euskal zale jatorrak. Asteburuko jende uholdearen ondoren benetako txirrindularitza giroa izan genuen atzo Pirinioetan.

Pereirok ondo merezitako garaipena eskuratu zuen

Pauko helmugan Pereirok irabazi zuen Xabier Zandioren aurretik. Galiziarrak merezimendu osoz irabazi zuen, baina guk Xabier Zandio nafarraren garaipena gusturako ospatuko genuke. Lan polita egiten ari da Illes Balears taldeko txirrindularia eta oraindik ahaleginduko da etapa bat irabazten. Aubisquen, behintzat, indartsu ikusi genuen.

Nork: getxabe.2005/07/20 11:10:26.333 GMT+2
Etiketak: kronikak | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Eta mozkorzaleak ezin dira afizionatu onak izan? edo txirrindan joan beharra dago etapak ikustera?

Horrela balitz txirrindularitzak ez luke esistituko.

Nork: Enekoitz.2005/07/20 11:18:52.928 GMT+2

Noski mozkorzaleak ere zale direla, baina tamainan beti. Errepide ertzean arriskua sortzen dutenek hobe dute hesiaren beste aldean jartzea. Batzuk bizikletan, beste batzuk autobusez, autoan edo oinez gerturatzen dira, guztiek dute tokia txirrindularitzan eta Tourrean. Baina helburu nagusia izan dadila txirrindulariak animatzea eta ez mozkortzea. Nik ere mozkor ederrak hartu ditut eta txotxolokeri asko egindakoa naiz, baina, ohitu gara Tourrean sekulakoak ikustera, tamainaz kanpo daudenak. Uste dut Tourrera joaten diren askok aprobetxatzen dutela astakeria asko egiteko eta hori zen salatu gura nuena.

Nork: Noski baietz, baina tamainan.2005/07/20 12:32:58.243 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak