Sei etapa falta dira 2005eko Tourra amaitzeko, baina oraindik badaude gauza batzuk erabakitzeko.
Armstrongek zazpigarren aldiz irabaziko du Tourra, bigarren Basso italiarra izango da eta hirugarren posturako lehian Rasmussen eta Ullrich ibiliko dira. Oraingoz danimarkarra da aurretik, baina aldea txikia da (2:49), zapatuan 55,5 kilometroko erlojupekoa izango dutela kontuan izanda. Zapatuan indarrak edozein lekutatik atera beharko ditu Rabobank taldeko ziklistak. Lehia polita izango da.
Podiuma
Bihartik hasita (martitzena), ihesaldiak izango dira protagonista Tourrean. Eta hala izango da eguaztenean, eguenean eta egubakoitzean ere.
Ihesaldiak
McEwenek eta konpainiak ez dute aukera handirik izango Parisera heldu aurretik, ibilbide gorabeheratsuak izango direlako ondorengo etapetan. Hortaz, ihesaldietan sartzen trebeak direnek biziaraziko dute Tourra oraingo astean. Pereiro, Boogerd, Brochard, Casar, Contador, Horner, Garzelli, Goubert, Botero bera, Moos, Pineau, Merckx, Garate, Moncoutie, Vicioso, Flecha (merezi du etaparen bat irabaztea), Gilbert, Voeckler... Asko eta asko dira.
Usabiagak esango lukeen moduan, ordoki-zaleak dira horiek guztiak.
Ez dago erabakita, eta lehia gogorra izango dute Hushovdek (164 puntu), O'Gradyk (150) eta McEwenek (142). Tarteko esprintak eta etapa bukaerako puntuak baliatu beharko dituzte. Ihesaldietan sartuta ere lor dezakete puntuak tarteko esprintak jokatuta, eta horretan trebeagoak dira norvegiarra eta Cofidis taldekoa. McEwen ez da ihesaldietan sartu-zale.
Elastiko berdea
Mendiko sailkapenean, berriz, Rasmussen da jaun eta jabe eta gazteen sailkapenean, Popobitx. Ez dut uste aldatuko direnik domekara bitartean.
Idatzi artikulu bat