Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/07/15 11:52:25.211 GMT+2

Valverdek min handia du belaunean

Albiste txarra, duda barik.

Ematen du Armstrongek aurkari bat gutxiago izango duela Tourra irabazteko lehian. Izan ere, Alejandro Valverde murtziarrak (6. postuan dago) min handia du ezkerreko belaunean.

Edozelan ere, Jesus Hoyos medikuak adierazi du Valverde irten egingo dela gaur, baina Eusebio Unzue, Illes-Balears taldeko zuzendaria, ezkor azaldu da, bihar eta etzi etapa gogorrak izango direlako Tourrean. Are gehiago, berez lau egun atseden hartu beharko lituzke Valverdek.

Hortaz, pentsa, medikuak dio lau egun atseden hartzen eman beharko lituzkeela, eta Pirinioak ate joka daude. Egoera kontrajarriak, inondik ere.

Baina, futbolaren antzeko esaldi bat hartuta, Tourra Tourra da. Ez du barkatzen.

Nork: Sergio Azkarate.2005/07/15 11:52:25.211 GMT+2
Etiketak: kronikak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak