Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/07/14 16:33:59.091 GMT+2

Frantziarren egunean Moncoutie irabazle

Uztailaren 14a egun handia da Frantzian eta gaurkoan frantziarrak izan dira Tourreko etapako protagonistak. Cofidis taldeko David Moncoutiek irabazi du etapa ihesaldi luze baten ondoren. Lasterketa buruan taldetxo bat sortu da, zenbait ahalegin ustel izan ondoren eta talde horretan bi euskaldun sartu dira; Juanma Garate eta Jose Luis Arrieta.

Jose Luis Arrietak (Illes Balears) eta Juanma Garatek (Saunier Duval) ihesaldi ona hartu dute baina azken kilometroetan ez dute aukerarik izan etapa irabazteko. Moncoutiek taldetxotik alde egin du eta atzekoen artean ez da adostasunik izan frantziarraren bila joateko.

Euskaldunak protagonista

Bihartik aurrera, zapatuan eta domekan batez ere, Pirinioetara iritsiko da Tourra. Frantziako itzuliko etapa nagusia domekan jokatuko da.

Bihartik aurrera Pirinioak

Nork: getxabe.2005/07/14 16:33:59.091 GMT+2
Etiketak: kronikak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak