Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/07/14 11:03:07.667 GMT+2

Zoritxarreko eguna Tourrean

Alpeetako hiru handien etapa Vinokourovek irabazi zuen eta T-Mobile taldeari garaipen garrantzitsua eman zion. 2003tik ez zutela alemaniarrek etaparik irabazten Frantziako Tourrean. Armstrong eta bere taldeak gura izan zuten moduan kontrolatu zuten etapa eta, badirudi aurten ere azken 6 urteetako historia errepikatu egingo dela. Euskalteldunei dagokienez, Haimar Zubeldia (Euskaltel) eta Xabier Zandio (Illes Balears) onenen artean izan ziren. Kirol kontuak, ordea, itzalean geratu ziren atzokoan. Izan ere, Dario Frigo italiarra atxilotu zuten haren emaztea atzeman ondoren debekatuta dauden produktuekin.

Emaztea atxilotu zuten EPOarekin eta, jarraian Dario Frigo atzeman zuen poliziak. Atxiloketa horrek eragin zuzena izan zuen Fassa Bortolo taldean eta, Frigoren taldekide Kim Kirchenek ere bertan behera utzi zuen Tourra. Dario Frigok badaki, gainerako txirrindulariek bezalaxe, Tourrean onenen artean egoteko produktu lagungarriak hartu behar direla. Horretarako daude medikuak eta taldearen azpiegitura guztia. Horrekin ez dut justifikatu gura dopinga, baina gaur egun produktu lagungarriak kirol guztietan erabiltzen dira. Horrexegatik diot tristea dela horrela ibili beharra. Emazteak ibili behar al du "trafikante" lanetan?

Horrela ibili beharra tristea da

Taldearen zuzendarien eta txirrindulari profesionalen artean zer eta zela sinatzen duten gustatuko litzaidake jakitea. Zuzendariak esango dio txirrindulariari egin dezala gura duena, baina lasterketak irabazi behar dituela. Hori bai, zertan dabilen harrapatzen badute, ez dezala ezertxo ere esan. Medikuak ez daki ezertxo ere, taldea ere garbi dago eta zikin geratzen den bakarra txirrindularia eta haren emaztea da Frigoren kasuan. Bakoitzak eutsi dezala berea!

Non dago taldea orain?

Nork: getxabe.2005/07/14 11:03:07.667 GMT+2
Etiketak: kronikak | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

eta izorra dadila. Tranpa egiten badu ordain dezala. Bai honek eta bai edozeinek.

Dena den, tranpa egiten duten denek ordainduz gero... Le Tour.

Nork: Jon Arregi.2005/07/14 12:37:11.022 GMT+2

Orain dela gutxi Liberty Seguros taldeak kalera bota du Alberto Garai kirol medikua. Isidro Nozalek eta Nuno Ribeirok gehienezko hematokrito tasa gainditu zuten maiatzean, eta horregatik utzi dute Arrasatekoa taldetik kanpo.

Noski, kirol medikua botatzea da errazena, eta baita eskuak garbitzeko modu onena ere.

Nork: Xabier Urtzelai.2005/07/14 16:07:47.548 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak