Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/07/12 17:51:16.921 GMT+2

Valverde espainiarra irabazle Courchevelen

Sekulako garaipena eskuratu du Alejandro Valverde espainiarrak Courcheveleko helmugan. Azken igoera gogorrean Tourra irabazteko hautagai guztiek kale egin dute Lance Armstrongek izan ezik. Estatu Batuarrak Mancebo, Valverde eta Rasmussen izan ditu bidai lagun azken igoeran, izan ere, 10 kilometro falta zirenean taldekiderik gabe geratu da. Azken kilometro horietan bi minutu eta hamalau segundu atera dizkio Ullrich alemaniarrari, minutu bat eta segundu bat Ivan Bassori eta lau minutu Haimar Zubeldiari. Hain justu ere, usurbildarra izan da aurreneko euskalduna helmugan.

Alejandro Valverdek sekulako etapa egin du eta azken metroan gainditu du Armstrong. Hiruehun metro falta zirenean amerikarrak erasoa egin du baina espainiarrak ondo eutsi dio eta azken metroan aurre hartu. Illes Balears taldeak etapa bikaina egin du, izan ere, Valverdek irabazteaz gain Paco Mancebok ere lan ona egin du eta soilik 9 segundu galdu ditu.

Valverdek azken metroan irabazi dio Armstrong amerikarrari

Gaurko etapak galtzaile asko izan ditu eta nabarmentzekoa da T-Mobile Team taldearen erakustaldi kaskarra. Ullrich ez da onenen artean izan, Vinokourovek denbora asko galdu du eta Kloden Ullrichekin iritsi da helmugara. CSC, Phonak eta Liberty ere galtzaileen artean izan dira gaur.

T-mobile Team galtzaile

Etapako ihesaldian IƱaki Isasi sartu du Euskaltelek, baina une erabakiorra iritsi denean taldeko liderrak ez dira onenen artean izan. Haimar Zubeldiak lau minutu galdu ditu helmugan eta Iban Mayok 21 minutu eta 30 segundu.

Euskaltel ondo hasi baina txarto amaitu

Nork: getxabe.2005/07/12 17:51:16.921 GMT+2
Etiketak: kronikak | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Bere lehenbiziko Tourrean etapa bat irabazi eta gainera Armstrongi... Pufff!!! Sekulakoa. Argi dago oraindik gauza asko egingo dituela Valverdek, klase handiko txirrindularia delako.

Baina gaur egindakoarekin, trankil asko erretiratu daiteke. Chapeau!

Tourrean, betikoa: podiumean izango diren beste biak jakitea falta da. Eta ea Euskaltelekoak esnatzen diren. Zaila dirudi.

Nork: Mathiasen kopilotua.2005/07/12 20:32:23.595 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/edu

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak