Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/07/11 15:37:18.623 GMT+2

Gure koadrilan

Gure koadrilan, gure koadrilan mozkorra franko baina ez daude denak soltero. Eta denei ere ez zaie txirrindularitza gustatzen, baina bai porrak egitea. Aurten ere bost egin ditugu Lokatzak antolatzen duen porran. Txirrindularitza jarraitzen dutenek euren zerrenda egin dute, noski, baina txirrindularien izenak justu-justu dakitenek eta Tourra hasi dela enteratu direnak ere egin dute euren aportazioa. Eta orain dator onena, porren arteko tourra.

Nork: Oihana Elorza.2005/07/11 15:37:18.623 GMT+2
Etiketak: kronikak | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Mozkorra franko? Dopinaren aurkako kontrola egin behar porra egin aurretik! Baina zeintzuk dira mozkorrak, solteroak ala besteak?

Nork: Greg Ario.2005/07/11 16:32:10.986 GMT+2

Edaten dutenean denak izan daitezke mozkorrak gure koadrilan: solteroak, Italian egon direnak, ingles dakitenak, auto beltza dutenak, bakeroekin eroso ibiltzen direnak, kolonia botatzen dutenak eta amatasun sena dutenak. Emaitzak ikusita, porrak egin dituztenak ere hasi dira pentsatzen ea mozkortuta ote zeuden. Aitzakia merkea.

Nork: oihana.2005/07/12 09:17:51.779 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak