Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/07/11 09:01:57.494 GMT+2

Atseden egunaren ondoren Alpeak zain

Atseden eguna dute gaur Tourrean, TVEko esatariak jai eguna izango dela aipatu zuen atzokoan baina festarako gogo gutxi izango dute karreristek Alpeetako etapen atarian. Gainera, gehienek bizikleta hartu eta lan saio arina egin beharko dute. Hori bai, gaurkoan, behintzat, lasai ibiliko dira eta ez da gutxi. Bihar Courchevel mendatean amaituko da etapa. Eskiatzaileentzat ezaguna ei da Courchevel, 200 erremonte eta eskiatzeko 600 kilometro dituelako. Txirrindularitza zaleek ere estimatzen dute mendatea, izan ere, bi ziklista handik irabazi dute bertan; 1997an Richard Virenquek eta 2000an Marco Pantanik.

Asteazkenean Courchevelen hasi eta Briancon-en amaituko da etapa eta hiru mendate igo beharko dituzte, bi kategoria berezikoak; Madeleine eta Galibier eta beste bat lehen mailakoa; Telegraphe. Hiru mendateak oso gogorrak dira eta helmuga azken mendatetik gertu dago. Aurreneko astean lasterketa oso interesgarria izan da, etapa azkarrekin eta zenbait lider aldaketekin. Ea Alpeetan gure karreristekin gozatzeko aukerarik dugun. IƱigo Landaluze aurrean ikusteko aukera izan genuen atzo. Algortarra berriro ere ikusiko dugu, ez dut zalantzarik.

Asteazkenean Madeleine, Telegraphe eta Galibier

Nork: getxabe.2005/07/11 09:01:57.494 GMT+2
Etiketak: kronikak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak