Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/07/10 20:08:24.033 GMT+2

Rasmussenek ez du erraz ahaztuko gaurko etapa

Mickael Rasmussen danimarkarrak berebiziko garaipena lortu du gaurkoan. Tourreko "bigarren" mailako txirrindulariendako izan da gaurko etapa, Tourra irabazteko txirrindulariek atsedena hartu baitute. Batzuetan harritzekoa izaten da pelotoiaren funtzionamendua. Atzoko etapan mugimendu asko egon zen Tourra irabazteko asmoarekin daudenen artean eta gaurko perfilak berdina gertatzeko parada zuela zirudien. Hala ere, azkeneko mendatea urrutiegi zegoen helmugatik eta hortxe egon da etaparen gakoa.

Rasmussen, Moreau eta Voigtek zuhur jokatu dute eta lehenak etapa eta mendiko sailkapenean abantaila handitzea lortu duen bitartean, Voigtek maillot horia lortu du eta Moreau bigarren jarri da sailkapen orokorrean. Moreau Tourreko gizona da, edo behintzat halaxe definitu daiteke. Jens Voigt alemaniarren kasua apartekoa da. Nire aitak oso gustuko du txirrindularia eta ez zaio arrazoirik falta. Bere mugak ezagututa, ahal duen dena egiten duen txirrindularia da. Gaurkoan txirrindularitzan lortu daitekeen gauzarik politenetarikoa irabazi du: Tourreko maillot horia. Zorionak! Alde txarra ere izan du gaurkoak; izan ere, Igor Gonzalez de Galdeano gasteiztarra erretiratu behar izan da. Ahazteko moduko denboraldia izan da berarendako, Tourrean bakarrik erakutsi du bere maila eta eroriko bategatik erretiratu behar izan da.

Ballon D'Alsace mendatea igo dute gaurkoan, orain dela 100 urte Tourrean igo zuten lehen portua. Orduan René Pottier frantziarra pasa zen lehena eta Tour amaieran mendiko sailkapena irabazi zuen. Berdina gertatuko al da 100 urte beranduago? Aurreko baten Juan Manuel Garateren asmoa hori zela aipatu nuen, baina kontrario gogorra irten zaio danimarkakoarekin.

Etziko etapan kapoak agertuko dira. Courchevelen bukatuko da etapa, baina lehenago Cormet de Roselend igoko dute. Non hasiko da kapoen gerra? T-Movilek eta CSCk zein jarrera izango dute? Mayo nola hartuko dute kapoek? Martitzenean ikusiko dugu hori eta gehiago.

Nork: Jon Unamuno.2005/07/10 20:08:24.033 GMT+2
Etiketak: kronikak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak