Dagoeneko ikusten hasi gara Tour-ak erakutsi dezakeena. Eta ederki erakutsi dezake Armstrongek latzak pasako dituela zazpigarrena irabazteko. T-Mobile taldeak aspaldiko partez talde moduan korritu du, eta ilargia zapaldu zuen lehen pertsonaren izenkidea talde barek utzi du. Discovery Chanel-ek ez du mailarik eman. Agian posta zerbitzuak telebistak baino hobeto funtzionatzen duelako AEBtan.
Vinoukourov izan zen ahalegintzen lehena, eta bere lan onak Klodenen erasoarekin eman zituen fruituak. Bar Monten egin dudan porraren kalterako. Hala ere, Ullrichen lana goraipatu behar. Lehen etapan Armnstrongek bere maitearen "All I wanna do" belarrira kantatu bazion erlojuz kontrakoan aurreratu zuenean, gaurkoan Ullrichek lepotik barre egin du, bere atzetik amerikarra ezinena ikusi duenean.
Xabier Usabiagak esan duenaren arabera, gaurkoa bezalako etapetan errazagoa da talde lanaren bidez min egitea Courtchevelen gora dabiltzala baino. Eta orduan ikusiko dela zein dagoen indartsu eta zein ez. Guztiz ados. Baina Courtchevelen gora taldekiderik gelditzen ez bazaizu, eta kontrario gogorrenak hiru taldekide baditu, maillotaren horiak bere dirdira erraz gal dezake. Hala ere, berarekin ados nago gauza batean. Gaurko etapan, portua pasa eta gero, azken zortzi kilometrotan Illers Balears-eko Mancebo eta Karpetsek lana ondo egin balute, Valverdek Tour-eko bere lehen etapa irabaziko luke, Marca, As eta gainerako egunkari espainoletako portada bihurtzeko. Eta bide batez, nire porrari ere demaseko puntuak emateko.
Berriz ere Euskaldunei buruz hitz egiten dut azkenekoz. Baina "Jainkoak" ere esaten omen zuen: azkenak lehenak izango dira zeruetako erreinuan. Azken denboran gure esperantza laranja bihurtu den Mayok hasiera batean sufritu duen arren, azkenean faborito guztiekin amaitu du, eta hurrengo Virenque izango denaren esana ez dut ezabatuko oraindik. Baina uste nuena baino hobe ikusten dudana Joseba Beloki da. Asteleheneko Goienkariako nire lankide Jon Unamunok bildurrez ikusten omen du, baina kontuak kontu, Armrnstrong ahalguztidunetik gertu dabil, eta Le Monde edo L'equipe bezalako egunkari frantsesendako berpiztutako ziklista bat da. Oraindik podiumean bukatu behar du Lazkaokoak.
Idatzi artikulu bat