Zezenak San Ferminetan eta txirrindulariak Frantziako Tourrean. Antzerako zerbait gertatu zaie zezenei eta txirrindulariei gaurkoan. Kilometro bat egiten dute Iruñean korrikalarien atzetik eta Tourrean azken kilometroa izaten da erabakiorra txirrindularientzat. Gaurkoan, Nancyko helmugak Estafeta kalea zirudien eta, txirrindulariak lurrera erori dira bata bestearen ondotik, zezenei gertatzen zaien moduan. Egoera hori ondo aprobetxatu du Fassa Bortoloko Bernucci italiarrak eta etapa irabazi du.
Bost txirrindularik ihes egin dute 23.kilometroan; Kroon (Rabobbank), Kirsipuu (Credit Agricole), Augé (Cofidis), Gerosa (Liquigas) eta Mengin (Francaise Des Jeux) eta kilometro asko egin dituzte lasterketaren buruan. 8 minutu baino gehiagoko aldea ere izan dute bost karreristek, baina etapa amaitzeko kilometro gutxi falta zirenean harrapatu ditu tropelak.
Iheslariek ez dute saririk izan
Euripean egin dituzte azken kilometroak eta ikusgarriak izan dira. Mengin iheslariak azken kilometrora arte eutsi dio ihesari, baina azken metroan "estafetako" bihurgunean lurrera joan da. Haren atzetik zetozen Bernucci eta Vinokourov, eta azkenean italiarra nagusitu da.
Azken kilometro ikusgarriak
Idatzi artikulu bat