Robbie Mc Ewen australiarrak ez ditu lagun asko tropelean. Azken metroetan erakusten duen jarrera ezagutzen dute gehienek, ez ei du garbi jokatzen eta bere burua arriskuan jartzeaz gainera gainerakoena ere arriskatzen du. Hala ere, sekulako trebezia du bizikleta gainean eta atzoko amaieran ondo baino hobeto erakutsi zuen hori. Momentuz Tom Boonen 2 Robbie Mc Ewen 1.
Angliru mendatea (Asturias, Espainia) eskalatzaileen gotorleku, txirrindulari zaleentzat mendate preziatu eta zikloturistentzat erronka. Nik igo nuen eta benetan da gogorra baina Larrauko maldak gogorragoak iruditu zitzaizkidan. Kontua da, Mc Ewen sprinterra Anglirun ere ezagutzen dutela. Behin, Espainiako itzuli batean, jota zetorren azken tropelean. Hala eta guztiz ere helmugara iritsi aurretik caballito bat egin zuen eta zaleen txaloak jaso zituen, tropelean harekin zoazenak ere gustura egin zuten barre, tipo berezia zalantza barik.
Angliru mendatean ikuskizuna eskaini zuen Mc Ewen-ek
Troyes eta Nancy artean 199 kilometro egin beharko dituzte karreristek. Gaurko etapak beste gidoi bat izan dezake eta iheslariak izan daitezke protagonista. Ea gure txirrindulariek aukerarik duten, niri Txente García Acosta datorkit burura. Nafarrak azpimarratuta izango du gaurko etapa?
Gaurkoa iheslarientzat aproposa; Txentek azpimarratuta izango du?
Idatzi artikulu bat