Ez gara bakarrak, zorionez, eta ez gaude bakarrik. Aurten blog mordoa sortu dira hortik zehar, Frantziako Itzulia jarraitzeko. Gehienak ingelesez daude, baina badira zenbait beste hitzkuntza batzuetan ere. Uzta bilketa bizkor bat egin, eta begira zer aurkitu dugun blogosferaren soro oparoan: Ingelesez
Ingelesa da hizkuntza nagusia Interneten, eta hori ere ispilatzen da hemen:
- Cycloblog
- Maillot jaune
- Peloton blog
- VinoVelo
- Tour de France 2005
- Race to the Tour
- Tour de Blog
- Yellow Jersey.net
- Digital Peloton
- Logos Tour blog
- Operation Gadget
- The tdf for the rest of us
- Velogals Race Blog
Le Tour Frantzian jokatzen da, baina oraindik ez dago blog asko frantsesez:
- Kwc blog
Frantsesez
Izango dira blog gehiago gaztelaniaz, baina guk bat aurkitu dugu, Euskal Herrian, Xabier Usabiaga kazetari jakintsuak egina:
Gaztelaniaz
Gure blog honetaz gain, aurkitu dugu beste bat, Tourraren jarraipena egiten ari dena. Julen Gabiriarena da, eta hor Julenek erakusten ditu Berria egunkarian idazten dituen kronika ederrak:
Euskaraz
Erantzunak
Espainolez, Juan Mari Guajardo, espliker ofiziala Vueltan, eta XGLBlog Xavier G. Luque La Vanguardiako kazetariarenak aipatu daitezke. Usabiaga bezala, ziklismoaren inguruko komunikatzaile profesional eta adituak.
Nork: Luistxo.2005/07/07 08:27:54.357 GMT+2
http://www.eibar.org/blogak/luistxo
Ikusten dut halaber, ingelesez ezagunena pasatu zaizula, TDFBlog, Tour de France Blog delakoa.
Nork: Luistxo.2005/07/07 08:30:27.569 GMT+2
http://www.eibar.org/blogak/luistxo
Eskerrik asko, Luistxo! Orain zerrenda osoagoa da.
Nork: Joxe Aranzabal.2005/07/07 15:51:52.264 GMT+2