Zabriskie estatu batuarrak zorte txarra izan du gaurko etapan. Bere taldeak, Team CSCk, denborarik onena zeramanean, lurrera erori da. Erlojupekoaren azken kilometrora iritsi aurretik erori da eta, horren ondoren, lidertza galdu du. Etapa Discovery-channel taldeak irabazi du eta Lance Armstrong da lider berria.
Igor Gonzalez de Galdeanok eta Joseba Belokik erlojupeko polita egin dute eta laugarren izan dira Liberty Seguros-Wurth taldearekin. Xabier Zandio eta Jose Luis Arrieta euskaldunen lana ere polita izan da Illes Balears taldearekin. Sailkapen nagusian aurreneko euskalduna Igor Gonzalez de Galdeano da, hamazortzigarren.
Liberty seguros taldea laugarren
Iazko denbora ona ez dute errepikatu Euskaltel Euskadikoek. Hamaseigarren izan dira sailkapenean, Discoveryk baino ia lau minutu gehiago behar izan du Julian Gorosperen taldeak.
Euskaltel Euskadi hamaseigarren
Erantzunak
http://www.goiena.net/blogak/txirrindularitza/doc/etapak orrian jarri duzuen etapaz etapakoan, jarri bakoitzaren garailea, ezta? Honela amaieran laburpentxo bat izateko eskura. Ideia bat besterik ez. Segi serio lanean.
Nork: MM.2005/07/05 17:26:00.973 GMT+2
/
Ba atzoko La 2 Noticias albistegiaren osteko kiroletako laburpenean, zera esan zuten: Louis Armstrong zela Tourreko liderra...
La vie en jaune...
Nork: Mahiasen kopilotua.2005/07/06 10:23:57.917 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/edu