Atzoko etapako gidoia eta protagonista izan ditu gaurko etapak. 212 kilometro luze izan da gaurkoa La Chataigneraie eta Tours artekoa eta, Tom Boonen izan da azkarrena. Belgikarrak sprint ikusgarria egin du eta lehiakide guztiei gailendu zaie. Unai Etxebarriak Radio Euskariri eginiko adierazpenetan zera zioen,"oso etapa azkarra izan da eta hasierako sekulako abiaduran egin ditugu kilometroak. Ezin esan, Tourrean trantsizioko etaparik dagoenik".
Saunier Duval Prodir taldeko Bertogliati, Ag2r-ko Portal eta Rabbobank taldeko Erik Dekker izan dira gaurko etapako protagonistak. Ihes egin dute helmugarako ehun kilometro falta zirenean eta azken hiru kilometrotan atzeman dituzte. Dekker gogor aritu da etapa garaipenaren bila, baina tropelak irentsi du metro gutxi falta zirenean.
Dekker, Bertogliati eta Portal ihes eginda
Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak tropelaren buruan ikusi ditugu. Azken kilometroetan Haimar Zubeldia, IƱaki Isasi eta Iker Flores tropelaren buruan izan dira, baina ihesaldi ahaleginik ez dute egin.
Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak tropel buruan
Idatzi artikulu bat