Eurosport katean jarraitu dut gaurko etapako zati bat. Asteburuan ez diot kasu handiegirik egin telebistari. Zapatuan Mayok egin zuena ikusita, Raikkonenen esku zegoen kirolerako gogoak gora egiteko aukera bakarra, baina hori ere ez.
Gaur, berriz, kilometro batzuk jarraitu ahal izan ditut, eta orduan jabetu nahiz bi gauzetaz. Lehena, errealizadoreak askotan erakusten dituela auto barruko irudiak: zuzendaria taldeko autoa gidatzen, eta txirrindulariei aginduak ematen. Etapako esatariak errepikatzen du zuzendariak esaten duena, berehalakoan ez delako ezer ulertzen. Ideia ez da txarra, batez ere, beroaldiren batean zuzendariak zein aurpegi jartzen duen erakusten badute. Manolo Saizek harrapatzen zituen haserrealdiak ondo baino hobeto erakutsiko lituzke kamera txiki horrek.
Eta bestea izan da Richard Virenque esatari lanetan ikustea. Frantziarra, baina, ez da ahotsa bakarrik jartzen duen horietakoa. Hori egingo balu, ez nuke igarriko bera dela. Ez, mikrofonoa hartu, eta kamera aurrekoa egin du, zuzenean; Eurosportekoek fitxaketa ona egin dute. Txoko honek badu bere fitxaketa, Euskalteleko Markel Irizar. Lasterketen irakurketa ona egin dezake OƱatikoak, eta Euskaltel non egongo den sendo iragarri. Eurekin ibili da entrenatzen, eta jakingo du zein dagoen ezusteren bat emateko moduan. Egubakoitzean izan zen gurean, eta idaztera animatuko zela esan zigun. Zain gaude.
Idatzi artikulu bat