Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/07/03 19:15:04.911 GMT+2

Hasi da esprinterren festa

Atzoko erlojuz kontraren ostean Tourra hasi da bere egunerokotasunean. Etapa lauak, onetsitako ihesaldiak, erortzeak…, halakoak izango dira egun hauetako etapak. Gaurkoan ere, besteak beste, Euskaltel taldeko Iker Flores eta Iker Camañok errepidea dastatu dute. Halako etapek badute euren xarma. Gaurkoak izan ditu hainbat aspektu pelotoiaren izaera nolakoa den argitzen dizkigunak. Ez dago esprintean faborito nagusia den txirrindularirik eta, ondorioz, talde desberdinen ardurapean gelditu da ihesaldia bertan behera botatzea. Sailkapen orokorrerako faboritoak ondo lagunduta egon dira taldekideengatik; Tourra irabazteko taldekideen laguntza eta konpromisoa beharrezkoa izaten da eta. Lau txirrindularietako ihesaldia egon da gaurkoan. Tartean helburu desberdinak zituzten txirrindulariak eta taldeak zeuden. Lau iheslari hauetatik Thomas Voeckler (aurreko denboraldiko Tourreko protagonista) izan da benetako etekina atera duen bakarra. Mendirako puntuagarria zen kotan lehena pasa da eta beretako izan da mendiko maillota. David Cañada saiatu da, baina taldekide duen Juan Manuel Garatek borrokatu beharko du puntu gorrien maillotagatik. Hori da behintzat irundarrak esan duena. Pelotoiak kontrolpean izan du ihesaldia eta azkeneko metroetan erabaki da etapa. Hala ere, egon da etapa irabazteko azken saiakera bat. Saunier Duval taldeko Tino Zaballak gogor jo du aurrera, baina azken metro horietan zaila izaten da pelotoi handia atzean uztea. Tourrera gogotsu joan dela erakutsi du kantabriarrak. Esprintean faboritoek ez dute huts egin eta Tom Boonenek irabazi du Les Essartsen bukatu den etapan. Sailkapen orokorrerako borrokatzen daudenen artean egon da diferentzia gaurkoan. Ullrichek 9 segundo atera dizkie beste faborito nagusiei; izan ere, azken kilometroan pelotoia banatu egin da eta alemaniarra bakarrik egon da adi aurrean sartzeko. Exijentzia asko eskatzen du Tourrak eta helmuga pasa arte atentzio maila altua izan behar dute txirrindulariek. Desenkusekin hasten den txirrindulariak ahaztu dezala Tourra.

Nork: Jon Unamuno.2005/07/03 19:15:04.911 GMT+2
Etiketak: kronikak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak