Txirrindularitzan Armstrong, asmakizunetan Tomas Edison bezalakoa dela esan genezake. Aurten, inoiz baino prestakuntza gutxiagorekin zetorrela esaten zuen, baita inoiz baino erlaxatuago, inork orain arte ez du izan eta zazpi Tour irabazteko aukerarik. Zakurraren putza!!
Erlojuz kontrakoa hasi bezain laster, botak pedaletik irten zion, eta batek baino gehiago pentsatu zuen hanka okerrarekin hasi zuela amerikarrak Tour-a. Baita zera ere!! 16 kilometrotan, Ullrich betiko irabazlegaia atzean uzteko kapaza izan zen, eta horretaz gainera, David Zabriskieri etapa irabazten utzi zion. Nik uste, Ullrich atzean utzi zuenean, Sheryl Crown-en mutilak Tourra zazpigarrenez irabazi zuela pentsatu zuela. Egia da Ullrich-ek atzo istripua izan zuela. Entrenatzen zebilela auto baten aurka jo eta buruarekin automobileko kristala apurtu zuen gajoak. Gajoak diot ez duelako inoiz zorte onik izaten. Azken aldian Ullrich entzun eta Tony Rominger etortzen zait gogora, beti Indurainen itzalean.
Amorru pixka bat ematen dit, baina aurtengoan ere Tour-a AEB-tara joango delakoan nago. Ez al du inoiz zulatuko? Hasieran Tomas Edisonen berdina dela esan dut, baina Michael Schumacher ere gogora etortzen zait. Honek ere txirrindularitza aspergarri bihurtuko du, beti betikoak irabazten duelako. Baina aurten Schumacher ez dabil fin. Armnstorng-i horrelakorik gertatuko ote zaioa?
Gureetaz hitz gutxi: Iban Mayo, gure Euskalteleko outsider-ak bizikleta berria estreinatu bai, baina gutxirako balio izan dio. 3 minutu baino gehiago galdu ditu jada, eta mendian fin ez badabil... Ez dakit, baina susmoa daukat hurrengo Richard Virenque Igorrekoa ez ote den izango. Ez litzateke txarra talde laranjarentzat.
Tour berri bati eman diogu hasiera, baina azkenean, beti bezala, zaharrak berri.
Idatzi artikulu bat