Lance Armstrong txapeldunaren balizko 7. Tourrak sekulako ikusmina sortu du AEBetan. Baita entzunmina ere. Horren froga Sirius irratia dugu. Emisorak Lance in France leloa sortu du, Tourrean egingo duen ahalegin berezia izendatzeko. Izan ere, Tourrak iraungo duen aldian, Sirius irratiak hainbat kronika emitituko ditu, betiko frekuentziatik ez ezik, baita pokastin bidez ere, txirrindulari amerikarraren jarraitzaileek entzun ditzaten irratsaioak ordenagailuan edo ipotxean. Irratiak jakinarazi du askotan Lance Armstrongek berak hitz egingo duela Sirius irratian, Mark Higgins esatariarekin batera. Kontua da Armstrongek baduela irratsaio bat emisora horretan, Armstrong Radio, igande gauetan ematen dena.
Pokastina 2004an ezagutarazi zen, eta beronen bidez edozeinek afizionatua izan, nahiz irrati profesionala sortu ahal ditu audio artxiboak, irratsaio baten tankerakoak, jendea harpidetu dadin eta entzun ditzan ordenagailuan eta edozein mp3 musika jogailutan (ez derrigorrean ipotx batean), nahi duen unean eta tokian.
Zer da pokastina?
Idatzi artikulu bat