Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/06/30 16:41:07.728 GMT+2

Noirmoutier 1999an

Noirmoutierreko irla toki zoragarri bat da. Duela gutxira arte errepide estu batek lotzen zuen kontinentearekin. Errepideak, estua, zuzena eta zoru txarrekoa izateaz gain berezitasun bat dauka: itsasbeheran bakarrik pasa daiteke bertatik egunaren zatirik handienean urak estalita egoten da eta.

Irla hori oso turistikoa da eta udan jende ugari izaten da bere kanpin eta hoteletan. Merezi du bisita bat bertako gatzagak ezagutzeko besteak beste.

Aipatu dugun inkomunikazio egoera hori gainditzeko zubi erraldoi bat egin zuten duela urte batzuk. Badirudi aurtengo Tourraren hasierak zubi berri hau hartuko duela errepide zaharretik joan beharrean. Derrigor horrela izan beharko du erlojuz kontrako batean asko alda daitekeelako paso horren egoera lehenengo txirrindulariak irten eta azkenekoa iritsi arte: lehor egotetik urak estalia izatera.

Zubiaren gainetik

Passage de Gois du izena errepide zaharrak eta Txabarri eta Untzuek ez dituzte oso oroitzapen onak izango. Ez dakiguna da nolakoak izango diren Manolo Sainzenak. Kontua da, 1998an Abraham Olanok Españako itzulia irabazi zuela Banestorekin, baina bere kirol lorpenak eta zuen fitxa bat ez omen zetozen Banestoko arduradunen iritziz eta hurrengo urtean kontratua izenpetzekotan irabaziak nabarmen jaitsi arazi nahi izan zioten.

Olano eta Banesto

Olanori hau gustatu ez eta Oncera joatea erabaki zuen. Alez Züllek berriz, kontrako ibilbidea egin eta 1997ra arte Oncen egon ondoren Festinara joan zen 1998an. EPOaren eskandaluak erdi-erdian jo zuen, baina Banestok norbait behar 1999ko Tourrerako eta Alex Zülle fitxatu zuen.

Aurrekari politak Noirmoutierren gertatu zena gertatzeko 1999an. Passage de Gois-eko sarreran Zülle lurrera (lurrean bueltaka sarri ibiltzen zen). Manolo Sainzek Onceko txirrindulari guztiak talde buruan jarri eta 6 minutu baino gehiago sartu zizkioten Zülleri. Han amaitu zen honen Tourra. Hala ere, bigarren egin zuen sailkapen orokorrean Lance Armstronengandik zazpi minutu eta erdira.

Aurrekariak

Onceren estrategia Zülle erori aurretik pentsatuta zegoela esan zen, baina aditu askok mendekuaren teoria astindu zuten.

Aurten ez da horrelakorik egongo beste ibilbide batetik banan-banan arituko direlako txirrindulariak. Behar bada orduko mendekuaren oroitzapena baztertu nahirik.

Gogoan duzu gertaera hori? Zer deritzozu? Zilegi al da arerioa lurrean ikustean eraso bortitz bat jotzea?

Nork: Iñazio Arregi.2005/06/30 16:41:07.728 GMT+2
Etiketak: kronikak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak