Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/09/19 20:32:49.545 GMT+2

Sartu naiz gurpilean

Eta ez diot hori spinninen apuntatu naizelako. Gaur atera dute azken asteotan herrian espero zen lista famatua: Eguzkia auzoan egingo dituzten 20 etxebizitza tasatuetarako hautatuen behin behineko zerrenda. Egia esan, kostatu zaie. Uztailean atera behar zuten lehenengo, irailean gero, iraila erdialdean gero... zain geundenon ezinegona areagotuz.

Gaur argitaratu dute eta hor nago ni lehenengo postuan, iuju! Etxe tasatua "tokatu" zait! 30 kilo inguru dira, baina inguruan dauden prezioekin alderatuta txollo bat da, ez?


Etxetik joateko gogoz nabil aspaldian. Baina, pare bat urte itxoin beharko dut oraindik. Bitartean, zer? Aita eta anaiarekin geratu edo alokairuan jarri? Lehenengoa aukeratu beharko dut; errenta ordaintzen hasten banaiz etxea ordaintzeko ez dut izango-eta!

Bueno, tokatu zait etxea. Orain, hainbeste eta hainbeste jende sartuta dagoen gurpilean sartuko naiz: maileguak, interesak, euriborra... lortuko dut irtetea?

Orain, behintzat, IKEAra joateko eskusa bila ibili beharrik ez daukat, ja!

A! Eta zorionak Nereari ere. Bizilagunak izango gara, Nere!

Nork: uagirre.2006/09/19 20:32:49.545 GMT+2
Etiketak: tasatuak antzuola etxea | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Zorionak Usoa!  

Merezita!  eta merezi duten asko geratuko ziran kanpuan. Ia etxebizitza politikak hobetzen diran eta gainontzekuak be beteta ikusten daben etxebizitza eukitzeko eskubidia.

Antzuola.net -en egon naiz begira ia tasatuen barri badagon, baina ez dot ezebe ikusi.

Nork: Iban Arantzabal.2006/09/20 09:14:56.015 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak