Ama Lurra
Gero iragarki ederrak sortuko dituzte, Ama Lurra zaindu behar dugula esanez, irudi bukoliko eta guzti. Beraien mezua: “Zuek herritarrok zarete Ama Lurra xahutzen ari zaretenok. Ez duzue birziklatzen, ur gehiegi gastatzen duzue, argi gehiegi”. Ados. Baina, ez gara bakarrak eta ez begiratu beste alde batera. Galdetu diozue Ama Lurrari tren azkarra nahi ote duen? Bere mendiak zulatu nahi dituen? Benetan Ama Lurrari begira ari zarete “herria eraikitzen”?Galderak airera botatzen ari naiz, badakit. Eta horrek ematen dit amorrua; kasurik ere ez digute egiten. Esan zuen baten batek gutxi batzuk ginela, baina badaezpada ere ez dute galdeketarik egiten eta lanak lehenbailehen hasi nahi dituzte, behin hasitakoan kritikak isilduko direlakoan. Ea Ama Lurra eta bere seme-alabak esnatu eta txikizioa geldiarazten dugun.
Erantzunak
Gabon, Uxoa!
Ederki esanda (idatzitza) daude, bai, blog , bitakora edo dena delakoan jarri dituzunak. Bejondeizula!
Nik, nire aldetik, ez daukat, bada, ezer gehiago eransteko (harritzekoa!). Zurekin zeharo, erabar... konforme nago. Zuk galdera mordoa bota duzu. Hona, beste bat: ados, ez digute AHTrik nahi dugun ala ez galdetu ere egin, baina gu ari al gara txikizio hori gelditzeko ezer egiten? Nik, esaterako, gaur arte behintzat, ez dut ezertxo ere egin. Aitortzen dut, pekatari naiz. Akaso, berandu izan baino lehen hastea komeniko da, ez? Zer, hasiko al gara zerbaitetan? Nondik edo zertatik has gintezke?
Berehalaxe arte, Uxoa.
Nork: Aritz.2007/01/02 21:24:26.517 GMT+1
Gero arte!
Nork: Uxo.2007/01/04 22:22:02.317 GMT+1