Gabonetan egun batzuk jai izan ditut eta nire logelako kaxoiak txukuntzea izan da lanetako bat. Hasteak pereza handia ematen dit, baina behin hasita oso gustura egiten dut. Ia-ia arropa erostera joatea bezala da: ze praka dira hauek? Niki hau, noiztik dago hemen? Ai... txamarra honen bila ibili nintzen, ba! Orduan konturatzen zara hurrengoan zerbait erostera joan baino lehen hobe dela armairua txukuntzea...
Baina, pena ere sentitu dut. Izan ere, 11 galtzetin topatu ditut bikoterik gabe. Seguru nago ez direla denak nireak, baina, aizue, laguntza mereziko dute ba?
Txuriak eta beltzak dira gehienak, baina bada tartean koloretako bat. Norbaitek hauendako moduko bikoterik baldin badu, jar dadila nirekin harremanetan eta egingo dugu zerbait hauei eguna alaitzeko:
Erantzunak
Koadrilla earra osatzen due egie esan! txikiteoako aproposa. Gañea gizartearentzat ikasgai garratzitsu bat ematen digute. ez dute iñolako arrazismo arazorik.markakoak eta perikoak, denak elkarrekin.
Nik esango nuke gustoa bizi diela ola, bikote gabe, , bikote gabe daudenetik beraien bizi kalitatea asko obetu da. Etzaie opo aldean zulorik egingo, etzaie bolitarik egingo labadoran sartzeagatik.
Nik zu bezela kaxa batean sartu, eta Cancunera bidaliko nituzke.
an agian billatuko dute bikotea, eta aurkitzen ez badute, zure kajoian baño obeto pasako dute.
fotoa earra. jejeje ala!
Nork: iparrekoa.2007/01/04 22:38:00.297 GMT+1
Kaixo Uxoa! Esan beharra dau oso famili politte dala ean arten osatuta daukeana, baino nik galtzontzilon bat sartuko nieke tarten izkutatzeko...eo...eztakit...igual tanga bat galduta daukezu ta galtzerdin baten barrun dau? Eo faltaien bikotek etzenittun ba...erabili behar eztan zeozertan ibiliko estuasunen baten?...Etxea...oain entenditzet zeatik sartu zeaten etxen...galtzerdin beste bikotengatik! Beno muxu haundi bat Uxoa, ta hirire bai Iparrekoa!
PD: Hor irudin daun galtzerdi motx oi gustoa hartuko nuke, ze nere dekatloneko bat emanzipatu intzan ta beheko bezinak apadrinatu zun....
Nork: silobola.2007/01/05 00:47:07.310 GMT+1
Nork: Luistxo.2007/01/05 09:15:43.012 GMT+1
http://www.eibar.org/blogak/luistxo/
Luistxo, Euskaltel edo Orange? Nik ezin dot aukeratu. Zoritxarrez Euskaltelen geratu behar...
Nork: Uxo.2007/01/10 12:01:03.464 GMT+1