Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/05/02 22:08:50.200 GMT+2

Maiatzaren leheneko festa Larraitzen

Maiatzaren lehena festa handia izan ohi da Larraitzen, Txindokiren magalean.

Txindoki

Aralarko larreen irekiera egin ohi dute eta egun horixe izaten da ardiak eta bestelako ganadua Aralarrera eramateko eguna. Duela bederatzi urte hasi ziren jaia antolatzen eta urtero jendetza biltzen da bertan. Eguraldi onak, gainera, jendetza hori bikoiztu egin ohi du eta Txindokirako bidean ziren mendizaleei festa gogoz joan zirenak gehitu zitzaizkien. Larraitz eta inguruko errepideak autoz bete ziren eta izan zen zirkulazio arazo bat edo beste.

Jaiaren gaineko informazio gehiago duzue Tolosaldeko Hitzan.

dantza3

Ni, hala ere, argazkilari lanetan aritu nintzen. Dirurik gabe igo nintzen eta ezin, ba, postuetako baten ere ezer erosi. Beasaingo Ostadar eta Amezketako Arkupe dantza taldeak aritu ziren jo eta ke dantzan Larraitzera inguratu zirenen gozamenerako.

Hemen bildu ditut argazkiak.

Nork: uxo.2006/05/02 22:08:50.200 GMT+2
Etiketak: dantza | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Uxo!

Txindokiko argazki horrek bizia eman dit! Aspaldi ikusi gabeko maitearekin topo egitea bezela. Eskerrikasko.

Nork: Patxi.2006/05/02 23:52:51.902 GMT+2
http://patxitrapero.blogspot.com

Han nintzen ni ere. Agian ikusiko giƱen! Agian ez, jende asko bait zen, baina seguru Ataungo talogileak ikusi zenituela.

Eta ez dakit talorik jan zenuen, baina bejondeiela!! txorixo mutur bat eta talo bat ia bost euroan saltzen dute, eta saldu egiten dute gainera!!!

konpetentzia ezleala iritsi da ordea ona ere. Bai ez dago txinaraino joan beharrik, hori esango dute ataundarrek. Amezketako gazte taldeko kideek 2 eurotan produktu bera ematen bait zuten. Eta nik A.G.T-koei erosi nien

Nork: iparreko jouxey.2006/05/04 18:58:34.358 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak