Goiena.net-eko blogak sortu eta zazpi hilabetera ausartu naiz bloga martxan jartzera. Beti izan dut gogoa nik neure kasa idatzitakoak besteei erakustekoa, eta blogak horretarako erreminta paregabeak dira.
Hala bada, txoko honetan idazten ditudanak edozeinek irakurri ahal izango ditu. Baldintza bakarra dago: euskaraz irakurtzen jakitea. Hortik aurrera, bakoitzak erabakiko du nik idazten ditudanak irakurri edo ez.
Baina, blog hau ez da besteek irakurtzeko bakarrik. Batez ere nik idazteko da; nik sentitzen ditudanak, gertatzen zaizkidanak eta ikusten ditudanak botatzeko txokoa.
Ondo etorri, beraz, Uxon txokora. On egin dagizuela!
Erantzunak
Animo tutti frutti zure ibilbide berrixan! Hemen irakule fin bat zure gogoetak irakurtzeko.
Nork: maider.2005/10/04 15:26:59.952 GMT+2
Suspentsea luzatu eta apur bat itxaron behar izan ondoren, azkenean badator postre goxo hau blogosfera eztitzera. Animo, Uxo!
Nork: Leire.2005/10/04 15:40:21.430 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/arrosaklatan
Zorionak. Ordua zan ejemplua emoteko.
Nork: Felix Gerenabarrena.2005/10/04 19:12:09.783 GMT+2
www.euskonomia.com
Aupa Usoa! Fenomeno! Bloglines bidez jarraituko zaitut.
Nork: Iban Arantzabal.2005/10/05 10:01:54.172 GMT+2
Ongi etorri Uxo! Zelako postre freskua agertu dan blogosferan...
Nork: Imamon.2005/10/05 10:16:30.913 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/klikbikoitza
Kaixo Uxo!!Zuen sektako bat geiho!jajaja Eunero sinfalta letukot!!Aiooo!!
Nork: Unai.2005/10/05 14:16:57.878 GMT+2
http://azintzin.blogspot.com/
Izenak eta bannerrak behintzat itxura fresko freskoa daka. Zuk egin al dozu diseinua? ;-)
Ni ere al loro. Animo!
Nork: Etiam.2005/10/05 17:44:39.238 GMT+2
Jende aurrean ez zara lotsatuko ez? Hementxe ni ere begira Bloglinesetik. Aupa!
Nork: Gari.2005/10/05 18:26:56.888 GMT+2
http://www.eibar.org/blogak/teknosexua
Hainbeste begi begira egonda zerbait txukuna egin behar! A ze beldurra!
Ez, Maite, ez dot diseinua nik egin. Ez naiz hain ona. Artemaneko GarbiƱek egin du headerra, bera bai artista!
Nork: Uxo.2005/10/05 19:10:31.129 GMT+2