Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2011/12/25 17:54:41.253 GMT+1

Trinkator: Gogor eta Trinko

Facebookeko "Aditz Trinkoen Erret Akademia" (ATEA) orrialdeak eta "Txistu y Tamboliñ"en publikatutako blog sarrerak XXI. mendera ekarri dituzte aditz trinkoak. Twitterren ere jarraitu daiteke orain @trinkotzaindia.

Hitz bakarrean jokatzen diren aditzak dira trinkoak (sintetikoak ere deitzen ziren), adibidez, "nator" "etortzen naiz" beharrean, edo "dakusat" eta ez "ikusten dut". Aditz trinkoen gaineko teorizazioa aspaldiko kontua da. Gaur egun, euskarak berezkotzat zuen jokatzeko modua kotsideratzen da, izan ere, textu zaharretan askoz gehiago erabiltzen ziren forma trinkoak. XVI. mendeko Leizarraga lapurtarraren eta Lazarraga arabarraren inskribuetan ugariagoak ziren, eta kuriosoki "e", "i" edo "j"rekin hasitakoak dira trinkatutako adizki guztiak. Koldo Eleizalde Bergararrak liburu monografiko bat atera zuen XX. mende hasieran ("Morfología de la conjugación sintética vasca"), bertan bokalez edo jotaz hasitako aditzen trinkotzea defendatzen zuen (hemen bere prosaren adibide bat). Ondoren, Soloeta, Omabeitia eta beste batzuk, edozein hizkiz hasitako aditzen trinkotzea proposatu zuten (baita kontsonantez ere).

Badirudi (Xabier Kintanaren iritziz) adizki sintetikoetan pluralgilea sartu izanak konplikatu zuela jokatzeko bide hau. Adibidez, "jakin ditut" esateko era asko eta ezberdinak daude: "dakizkit", "dazkit", "dakidaz" edo "dakitez"! Dispertsioa eta zalantza handi bat aditzaren gainontzeko batasunarekin konparatuta.

Trikator herramintak hauxe egiten du, aditz erro bat sartuta berau jokatu arau mugatu batzuk aplikatuta. Ezagunak (erabiliak?) diren 19 formetaz gain norberak bere aditz kuttunena forma trinkoan jokatu dezake edo berriak asmatu.

DEGURGUN!!!! (Egurra eman dezagun!!!!)

ADI!:

  • "Egokitu" aukerak erroa apur bat moldatzen du, bestela osorik, bere hortan, erabiltzen da.
  • Herraminta beta bertsioan dago, akats asko egon daitezke eta trinkotze aukera batzuk arbitrarioak izan dira.
  • Ekarpenak eskertzen dira eta txikiak diren heinean inplementatuko ditut.

Nork: Turutarena.2011/12/25 17:54:41.253 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (6) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Tresna ikaragarria (zentzu batean baino gehiagotan :-)).

Pluralgilearen arazoa, seguruenik, gertatzen da pluralgile gehienak beranduago sartu zirelako euskal aditz jokoan, euskalkiak banatu ondoren alegia.

Nork: Ricardo.2011/12/25 19:24:46.742 GMT+1
http://filoblogia.blogariak.net

Eskerrik asko iruzkinagatik maixu! :)

Nork: Erramun Turutarena.2011/12/25 19:32:12.876 GMT+1
http://goiena.net/blogak/turutene/

Interesgarria oso, beti ere umorearen esparruan gelditzen bada... ;P
Baina umorea oso gauza serioa da, harako hark esan zuenez, eta arren, super-erdarakadak super-erdarakada dira super-trinkoki eginagatik ere!!! Aditz Trinkoen Erret Akademiaren Facebook-eko horman irakur daitezkeenengatik diot... ez esan, beraz, DIZURIT, inoiz ZURITZEN DIT esango ez bazenuke erdarazko 'me la pela' adierazteko, hori itzulpen literal narras bat besterik ez da! EZ DAXOLKIT edo horrelako zerbait hobeto ulertzen da, ezta? (adierazkortasunak zer esan nahi duen ahaztu ote zaigu?)
Eta Trinkatorrerako aholku bat onartzen badidazu, baldin eta erroa A-z edo E-z hasten bada -a- erabil orainaldian NOR edo NOR-NORK denean, baina -e- jarri behar da NOR-NORI-NORK delarik (NOR-NORI-ren kasuan zalantzak ditut); aldiz, I-z hasten diren aditzei ez aldatu bokala, oso gaizki geratzen da, eta tradizioaren aurka doa (irudi > dirudit, irten > nirteanean (Lazarragak!)), hortaz ISILDU > DISIL (ez DASIL), ISURI > DISUR; eta esango nuke gauza bera egin behar litzatekeela U-z eta (bereziki) O-z hasten direnekin (joaten naiz > noa, ohartzen naiz > nohar, etab., urduritzen nau > nurduri; lehenaldian nindoharren eta nindurdurien...).

Nork: Borja.2011/12/26 17:22:42.703 GMT+1

Eskerrik asko Borja iruzkin eta aholkuagatik!

Nork: Erramun Turutarena.2011/12/26 22:38:44.300 GMT+1
http://goiena.net/blogak/turutene/

Tresna bikaina, zorionak!!!

Nork: xabi lasa.2012/01/13 17:44:25.017 GMT+1

Eskerrik asko Xabi!! ;)

Nork: Erramun Turutarena.2012/01/13 17:58:37.432 GMT+1
http://goiena.net/blogak/turutene

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak