Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2011/06/24 17:21:38.233 GMT+2

Bilingual Pun

Markos Gimenoren bitartez deskubritu nituen calambur eta bilingual pun terminoak, bere blog mitikoan. Orain hemen aurki ditzakezue bere hitz-joko eta palindromoak (KONTUZ! %100 adiktiboak).

Hizkuntza berdinean (calambur) edo bigarren hizkuntza batean (bilingual pun) antzera idatzi edo ahoskatzen diren hitz edo esaldiak dira, barne hartzen dituzte esanahi jolasak ere. Material potentea, sinistu iezadazue. Txoratuta naukate.

Twitterren hashtag bat sortu nuen, #basqueroots, bilingual pun batzuk argitaratzeko. Egia esan, arrakasta handirik ez zuen izan.

Gaur, hiztegitxo bat dakart English-Euskara bilingual pun batzurekin. Lehendabizi erabilera adibide batzuk (sakatu esaldian eta gero egin klik 'entzun'en):

 

Euskara English
Ander under
at at
bai by
bart Bart
bat bat
beti Betty
bi be
bihar beer
dakar the car
dot(dut) dot
ezkor score
in (egin) in
fan (joan) fan
haiz ice
hil ill
laket like it
min mean
motel motel
naiz nice
nau now
nigar (negar) nigger
nik nick
zin sin

 

Nork: Turutarena.2011/06/24 17:21:38.233 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Aupa, hi
a ze perla ederrak sortu dituzun. Nire gogokoena:
Ohi baino alperro / Hoy baƱo al perro
Segi hitzperimentutan, ta eskerrik asko loreengatik.
;-)

Nork: sukram.2011/07/08 13:10:02.932 GMT+2
http://zerorajasoa.com

Mila esker zuri Sukram! Barnean nuen phitztia zuk phitztu duzu neurri handi batean!!

 

Nork: Erramun Turutarena.2011/07/09 21:37:29.372 GMT+2
http://goiena.net/blogak/turutene

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak