Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/11/12 18:07:58.394 GMT+1

Bainuontzia eta Platerak KRISIAN!!

Aspaldixan ez dugu aldaketarik egin gure Trukeko bulegoan, krisia ere gure bulegoan igartzen da ta asko!! Eibarko Leirek  ekarritako bainuontzia dago, berri berria!!! eta beste alde batetik Anjelmarik Italiatik ekarritako plater bariatuak eskuragai!!!
Trukian Bai!! animatu eta parte hartu!!
etxeko tresnakbañeria

Nork: trukean.2009/11/12 18:07:58.394 GMT+1
Etiketak: gor | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2009/03/31 12:54:45.659 GMT+2

Musika eta jolaserako

Trukeko bulegoko ateak zabaldu ta alde egin dute CADY mobiletearekin Eibarko gazte jator batzuk!!!!
Trukian, musika eta jolaserako TRUKImailuak gerturatu dituzte gure bulegora....aldaketa txukuna egiñ dabe:: Ibanez kitarra elektrikoa+musika entzuteko bozgoragailu txikiak+dardoetarako diana elektronikoa+PlayStation-neko jokuak+bateriarako bi timbal eta bombo bat , hau dana Cady mobiletearen Truk!!
eskerrikasko mutilak ta neskak!!!
ongi etorri Trukera!!
P3300023

Nork: trukean.2009/03/31 12:54:45.659 GMT+2
Etiketak: truk | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/03/09 14:22:53.397 GMT+1

Cady mobilletea nahi ala?

Elgetako Iñigo Azkarragak cady mobilletea gerturatu du trukeko tailerrera, Iñigok trukian 25pelikula+kapela+egurrezko apala eruan ditxu san roke aldera.... Herri torrontegirenak egiteko hemen duzu mobilletea zain!!!etorri gure bulegora!! milaesker Iñigo!! P3060009

Nork: trukean.2009/03/09 14:22:53.397 GMT+1
Etiketak: truk | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/03/09 13:19:47.459 GMT+1

25 pelikula erakargarrixak+kapela+egurrezko apala TRUKEAN!

Elgoibarko Aitorrek egin dozku oinguan trukia!! Aitorrek konpetizioko  arkua Elgoibarko mendixetan erabiltzeko asmua dakala aitortu dozku....Aitorrek trukian 25 pelikula erakargarri+kapela+egurrezko apala utzi ditu Trukian Bai!!ko bulegoan.
milaesker Aitor!!
P3060006

Nork: trukean.2009/03/09 13:19:47.459 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/12/24 16:46:51.901 GMT+1

BAINUONTZI HIDROMASAJEA TRUKERA!!

Eibarko Leire"PIN"ek egin digu trukea!!! bainuontzi hidromasajea ekarri du Elgeta aldera, Leirek bi bizikleta hartuko  ditxu trukeko bulegotik eta Eibarren txikiteorako erabiltzeko asmua dakalala komentau dozku....
aupa Leire!!
eskerrikasko Leire ta ongi etorri trukera!!
bañeria

Nork: trukean.2008/12/24 16:46:51.901 GMT+1
Etiketak: truk | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/12/15 17:13:12.884 GMT+1

EGUAZTENIAN, "SUTA & BLAI"en TRUKIAN BAI!!

ETBko "suta&blai" saioan Trukian Bai!! ko erreportajea  erakutsiko dute.
hementxe emisioak eta ordutegiak:

Eguaztena: 18:00 etan
Barikuan: 19:00 etan
Zapatuan: 12:00 etan

http://www.sutanblai.com
Letizia

Nork: trukean.2008/12/15 17:13:12.884 GMT+1
Etiketak: truk | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/12/09 17:34:39.023 GMT+1

Letiziak hasitako trukea

Elgetako Espaloia Kafe Antzokian. Erratza pasatzen ari zirela agertutako Letizia Ortiz Espainiako printzesaren argazki batekin hasi zen 'Trukian bai!'.

Horrela hasi zen Trukian bai!, trukearen jolasa. Hasiera batean, guztiaren helburua oso zehaztua ez bazegoen ere, orain argi dute Espaloiakoek. Jendearen joan-etorri handia izaten dela ostatuan onartu du Arizmendiarrietak, Kafe Antzokiko langileak. «Joko edo jolas honen bitartez, bezeroen arteko harremana sustatu nahi dugu».
DSCN6184 http://www.berria.info/


ongi etorri BERRIA!!
eskerrikasko!

Nork: trukean.2008/12/09 17:34:39.023 GMT+1
Etiketak: truk | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/12/04 16:14:35.985 GMT+1

AIZU! AEKren aldizkarian Truka eta Truka erreportajea irakurgai

erreportajea








Nola bihurtu txutxu-mutxuen aldizkari baten portada ispilu erraldoi? Eta kondoi kaxa bat Realeko eta Athleticeko jokalariek sinatutako baloi? Ez, ez da alkimia, ezta Txan magoaren berebiziko trikimailua ere. Ez dago trukurik, trukea da. Eñaut Mitxelena. Argazkiak: Amaia Zabalo.


http://www.aizunet.org/  webgunian irakurri zeinke erreportaje guztia.

Eskerrik asko, Aizu!

Nork: trukean.2008/12/04 16:14:35.985 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/11/20 16:43:56.790 GMT+1

ALICANTEKO "CONCENTEINA" HERRITIK ALUMINIOZKO 2 BIZIKLETA

Anparo Bohiguesek ispilu erraldoia bidali du Alicanteko "Cocentaina" bere herrira, Trukian aluminiozko 2 bizikleta ekarri ditxu Elgetara!! ( bizikletak erabili gabe daude)
Elgetako jubilatuek ere bat egiten dute Trukian Bai blogarekin!!!
eskerrikasko Anparo eta Basilio!!
JOS_9582

Nork: trukean.2008/11/20 16:43:56.790 GMT+1
Etiketak: truk | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/11/19 19:53:54.999 GMT+1

Posdatakori gustatu zaie truk jokoa. Zuri?


Nork: trukean.2008/11/19 19:53:54.999 GMT+1
Etiketak: trukian_bai trukian truk | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)


Estatistikak